angle-left null Solicitud de NIF eus

IFZ lortzea

Pertsona fisikoen, pertsona juridikoen eta gainerako erakundeen IFZk Zergadunekiko Harremanetarako Zerbitzuak ematen ditu.

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • 14 urte baino gutxiago dituen pertsona fisikoaren legezko ordezkariak 009 errolda eredua aurkeztu beharko du beteta, urtarrilaren 28ko 41/2009 Foru Aginduak eskatzen duen dokumentazioarekin batera (ALHAO, 2009ko otsailaren 13koa, 19. zk.)
  • Espainiako estatuan bizi ez eta AIZ eskuratzeko betebeharrik ez duen pertsona fisikoak 006 errolda eredua aurkeztu beharko du beteta, urtarrilaren 28ko 41/2009 Foru Aginduan eskatzen den dokumentazioarekin batera (ALHAO, 2009ko otsailaren 13a, 19. zk.)
  • Pertsona juridikoek, sozietate zibilek, ondasun erkidegoek, jabeen erkidegoek eta gainerako entitateek 036 edo 037 errolda eredua aurkeztu beharko dute beteta, urtarrilaren 28ko 41/2009 Foru Aginduak eskatzen duen dokumentazioarekin batera (ALHAO, 2009ko otsailaren 13koa, 19. zk.). Kasu honetan, IFZ eskatzeko beharrezkoa da aldez aurreko hitzordua eskatzea.

Erakunde horiek hitzordua eskatu behar dute IFZ eskuratzeko.