Familia ordezkarien gida
Familia ordezkarien gida
Familien ordezkariaren figura kirol entitateek beren borondatez ezar dezakete “Eskola Kiroleko harmailetan errespetua sustatzeko protokoloa” aplikatu behar den kirol modalitateetako taldeetan. Ordezkari horren helburu nagusia izango da norgehiagoketetara biltzen diren zaleen jokabidea ona izatea.
Arabako Foru Aldundiaren iritziz familien ordezkariaren figura oso onuragarria izan daiteke eskola kiroleko norgehiagoketan kiroltasuna sustatzeko eta harmailetan jokabide desegokirik ez lotsagarririk ez gertatzeko. Horregatik, Aldundiak kirol entitateei eskatzen die ipin dezatela abian figura hau beren taldeetan.