Kirol inklusiboaren jaia

Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak, Amurrioko Udalak, Arabako Kirol Egokituaren Federazioak eta Zuzenak Fundazioak antolatuko dute igande honetan, martxoak 12, Kirol Inklusiboaren Jaia. Jaildia 10: 00etatik 13: 00etara izango da, Bañuetako Kiroldegian hain zuzen ere.

Jaiaren helburua Aiaraldean ezintasunen bat duten pertsonek egiten duten kirola ikusaraztea da, eskualde horretako adin guztietako pertsonek, desgaitasunen bat izan zein ez, kirol modalitate eta jarduera egokituak ezagutu eta praktikatzeko aukera izan dezaten. Era berean, festa honen bidez, lortu nahi da eskualde horretan desgaitasunen bat duten pertsonek, modalitate edo jarduera horiek ezagutu ondoren eta interesgarria izanez gero, lurraldeko kirol-erakunderen baten bitartez praktika arrunt bat hasteko aukera izan dezaten.

Jai honetan egin ahal izango diren jardueretako batzuk honako hauek dira: gurpildun aulkiko saskibaloia, badmintona, gurpildun aulkiko saskibaloia errealitate birtualeko betaurrekoekin, mahai-tenisa, slaloma eta saskibaloi inklusiboa.

Parte-hartzaile guztiek ongietorria jasoko dute. Ez da beharrezkoa izena ematea.