Mendira irtetean segurtasuna bermatzeko gomendioak

 

Arabako Mendi Federazioa gomendio sorta bat argitaratu du, mendi-irteerak modu seguruan egin daitezen. Asteburuetan horrelako ibilaldiak egiten dituzten pertsonak maiztxo erreskatatu behar izan dira azken aldi honetan. Hori dela eta, mendi-irteera prestatzeko oinarrizko sei gomendioak gogoratu beharra dago, arretaz joka dadin.

  • Ibilbidea prestatu: Parte-hartzaile guztien maila fisiko eta teknikoaren araberako ibilbidea aukeratu; ordezko plan bat prestatu, ibilbidea murriztu behar bada ere.
  • Iragarpen meteorologikoa kontsultatu: Agentzia ofizialen webguneetan egitea komeni da. Iragarpenak nahiz baldintza meteorologikoak txarrak baldin badira, bertan behera utzi behar da irteera.
  • Ekipamendu egokia erabili: oinetako eta jantzi onak. Hotz handia egiten badu, hiru arropa-geruza janztea gomendatzen da: elastiko termiko bat, jantzi polarra eta kapusaia. Txanoa, eskularruak eta betaurrekoak ere ezinbestekoak dira.
  • Janaria eta edateko zer edo zer eraman: Ibilbidearen ezaugarrien eta beharko den denboraren arabera, janari eta edari kopurua aldatu egingo da —bakoitzak bere fruitu lehorrak, elikagai energetikoak eta litro bat ur inguru eramatea komeni da—.
  • Segurtasuna, ibilbidean: lagungarri izan daiteke telefonoaren bateria kargatuta eramatea, lokalizazio-aplikazio bat erabiltzea eta ibilbidearen berri baten bati ematea, istripurik izanez gero ere.
  • Ingurunea errespetatu: ez utzi inolako hondakinik bidean.

Informazio gehiago