Liburutegia irekitzen ari da, pertsonen eta bildumen segurtasuna bermatuko duten babes eta desinfekzio neurriekin.

Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara (astelehenetik ostiralera)

10: 00etatik 12: 00etara, lehentasunezko ordutegia 65 urtetik gorakoentzat eta kolektibo kalteberentzat

  • Erabiltzaileak maskararekin sartu beharko du liburutegira, eta eskuak garbitu liburutegira sartzean eta handik irtetean.
  • Itzulitako aleak berrogeialdian mantentzen dira 7 egunez
  • Itzulketak egiteko, legeak erabiltzaileen, langileen eta bildumaren segurtasuna bermatzeko ezartzen dituen segurtasun neurriak beteko dira.
  • Neurri horien ondorioz, materialak itzultzeko prozesua ohikoa baino pixka bat luzeagoa izango da.

Maileguak luzatu egin dira uztailaren 31ra arte, eta ez da egoera horrekin lotutako zigorrik ezarriko. 

Aurrez aurreko zerbitzuak

  • Beheko solairua soilik egongo da irekita jendearentzat itzulketak egiteko, gehienez 3 pertsona barruan. Adingabeak eta mendekotasuna duten pertsonak bakarrik etor daitezke lagunduta.
  • Ezingo da liburutegiko gainerako instalazioetara sartu.
  • Etxeko maileguan dauden dokumentuak itzultzea.
  • Mailegu-zerbitzua, aldez aurreko eskaerarekin. 

Zerbitzu ez-presentzialak

  • Argibideak: telefonoz (945 18 19 44) eta posta elektronikoz (ccultura@araba.eus).
  • Liburutegian bertan edo web orriaren bidez eskatutako txartela egitea.

  • Mailegu digitala (eLiburutegia eta eFilm)

 

Itxita dauden zerbitzuak (behin-behinean)

  • Hemeroteka (eguneroko prentsaren kontsulta eta aldizkarien mailegua)
  • Kontsultatu eta ikastea irakurgelan
  • Internet eta wifi zerbitzua
  • Erreprografia zerbitzua
  • Liburutegien arteko mailegua

COVID-19aren osasun krisiak eragindako egoera normalizatu ahala, liburutegiko gainerako zerbitzuak eta atalak irekitzen joango dira.