ARTIUMeko Liburutegia

ARTIUMeko Liburutegiak dokumentu funts bat du 75.000 erreferentzia baino gehiagoz osatua: monografiak, erakusketen katalogoak, aldizkako argitalpenak, artisten eta erakundeen txostenak, kartelak eta ikus-entzunezko materiala.

Liburutegia, ARTIUMeko sailen dokumentazio lanean giltzarria izateaz gain, sarbide libreko zerbitzu bat da, irekia dagoena sorkuntza garaikidearen edozein alderdi (arte plastikoak, zinema, musika eta komikia) interesatzen zaion edonori, izan ikertzaile, ikasle edo artezale.

Funtsa honako sail hauetan egituratuta dago:

  • Arkitektura
  • Arte eszenikoak
  • Ikus-entzunezkoak
  • Taldeen erakusketen katalogoak
  • Artisten katalogoak eta monografiak
  • Enkanteen katalogoak
  • Zinema eta bideoa
  • Komikia
  • Diseinua
  • Argazkilaritza
  • Monografiak (artearen teoria, artearen eta mugimendu artistiko garaikideen historia, literatura, musika eta moda)
  • ARTIUMen argitalpenak
  • Aldizkako argitalpenak
  • Erreferentzia (hiztegiak, entziklopediak, museo eta museologia gidak)
Ikusi katalogoa

 

Otros catalogos