Berlanga mendeurrena
Berlanga mendeurrena
Ekainaren 12an, 100 urte beteko dira Luis G. Berlanga gerraosteko zinema espainiarraren berritzaileetako bat jaio zela. Kultura Etxetik mendeurreneko omenaldiekin bat egiten dugu hitzaldi batekin eta 1950eko hamarkadan Berlangaren unibertsoari hurbilketa izan nahi duen zine ziklo batekin.
Ikusi ahal izango ditugu: "Esa pareja feliz" (1951), Juan Antonio Bardemekin batera zuzendu eta idatzitako komedia; "Novio a la vista" (1954), ironiaz eta perspikaziaz betetako beste film bat; eta "Los jueves, milagro" (1957), 50eko hamarkadan zuzendari gisa egindako azken lana, satirarako duen talentu bikaina erakusten duena.
Kepa Sojo zinema zuzendariak, Berlangaren zineman aditu eta doktore tesia eskaini zionak, hitzaldia emango du eta emanaldien ondorengo solasaldiak dinamizatuko ditu.
Hitzaldia
EKAINAK 1 - 19:00 h.
100 años de Berlanga y el reflejo de su cine en la España de la segunda mitad del siglo XX
Kepa Sojo
Hitzaldia streaming bidez ere jarraitu ahal izango da Kultur Etxeko youtube kanalean
EKAINAK 3 - 18:30h.
Esa pareja feliz
EKAINAK 8 - 18:30h.
Novio a la vista
EKAINAK 10 - 18:30h.
Los jueves, milagro