Bertakoak eta Euskal Herrikoak

Bertakoen atalean, arabar idazleen edo bertako gaiei buruzko kontsulta-lanak (entziklopediak, hiztegiak, urtekariak, atlasak, monografiak…) daude.

Euskal Herrikoen atalean, entziklopediak, hiztegiak eta euskal idazleen edo euskal gaiei buruzko lan orokorrak aurkituko dituzu.

Atal horietako dokumentuak ez dira mailegagarriak, baina ale bat baino gehiago baldin badago etxera eraman daitezke maileguan. Ale mailegagarriren bat dagoen jakiteko, kontsulta ezazu liburutegiko katalogoa.

Liburutegian ale bakarra baldin badago, ale hori kontsultagarria izango da bertakoen edo Euskal Herrikoen atalean.