Twitter   Youtube    Instagram  

Jarrai gaitzazu sare sozialetan     

Erosketa iradokizunak

Zuen funtsetan ez dagoen liburu bat behar dut, baina...
... eros dezakezue eta zuen liburutegian eduki?

 

Desideraten edo bibliografia iradokizunen bidez, interes orokorrekoa den eta liburutegiak bere funtsetan ez daukan edozein dokumentu (diskoak, filmak, liburuak, aldizkariak…) eros dadila eska dezakezu. Behin eskaera egin ondoren, hura izapidetu behar den ala ez aztertuko du erosketa zerbitzuak, liburutegiaren erosketa politika oinarri. Ez dira desideratatzat joko literatura nobedadeak. Eskatutako dokumentua erosiz gero, hura eskuragarri dagoenean jakinaraziko da.

Honela egin daiteke desiderata:

  1. Online katalogoaren bitartez, txartel zenbakiarekin eta pasahitzarekin identifikatzea beharrezkoa da (gomendatutako aukera)

  2. Inprimaki honen bidez

  3. Jendea atenditzeko erakusmahaietan eskuragarri dauden inprimakiak betez

Gogoratu liburutegiak ez duela konpromisorik hartzen sistema honen bidez eskatutako material guztiak erosteko.

Erosketa iradokizunak - Kultura etxea

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduak (DBEO) xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu eman dizkiguzun datuak Arabako Foru Aldundiaren titulartasuneko “Kultura Etxeko jarduerak” izeneko fitxategian sartuko direla. Datu horien tratamendua Arabako Foru Aldundiak liburutegiko zerbitzuen eta liburutegiko kudeaketaren jarraipena eta kontrola egiteko eta jarduera kulturalak egiteko eta sustatzeko egiten da. Bermatzen dugu datuak isilpean gordeko direla, eta ez zaizkiela jakinaraziko beste batzuei, legez ezarritako kasuez kanpo. Aukeran izango duzu datuetan sartu, haiek zuzendu, ezereztu, haien aurka egin eta tratamendua mugatzeko eskubideak erabiltzea, DBEOk aitortzen dituenak, eta, horretarako, Arabako Foru Aldundiaren Erregistroaren bulegora jo beharko duzu (Probintzia plaza, 5, 01001 PK, Gasteiz -Araba).

Argibide gehiago: https://web.araba.eus/eu/tratamenduen-lege-ohar-hedatua