Espainiako Liburutegi Nazionala

Liburutegi Nazionala Estatuko liburutegi erakunde gorena eta Espainiako Liburutegi Sistemaren buru da. 

Hauek dira Espainiako Liburutegi Nazionalaren funtzio nagusiak:

  • Espainiako Ondare Bibliografiko eta Dokumentalaren Gordailu zentroa izatea: Espainian edozein euskarritan egindako eta lege gordailua betetzeagatik sartutako argitalpen guztiak bildu eta kontserbatzen ditu.
  • Espainiako Liburutegien Sistemaren buru gisa informazioa transferitzeko zentroa izatea: datu base bat egin du, non ahalik eta zehatzen jasotzen baitira urtero argitaratzen diren materialen deskribapenak eta euskarri informatikora pasatutako eskuzko sisteman dauden deskribapenak.
  • Dokumentura sartzeko zentroa izatea: areto gehiago ireki ditu eta materialak erreproduzitzeko prozesua arindu du, hala eskatzen duten zuzeneko eta urruneko erabiltzaileak atenditzeko; teknologia berriak erabiltzen ditu, digitalizazioa esaterako, eta, horiei esker, dokumentuaren eskuragarritasunaren eta kontserbazioaren arteko orekari eutsi dakioke. 
  • Kultura eta komunikazio zentro hedatzailea izatea: funtsen erakusketa eta erreprodukzio faksimileak egiten ditu. Lan hori areagotu egiten da Museoarekin; izan ere, Liburutegi Nazionalak etorkizuneko belaunaldiek jaso behar duten Espainiako kultura ondarea kontserbatzeko eta hurbiltzeko duen funtsezko funtzioa erakusten zaie ikusleei.
Ikusi katalogoa

 

Otros catalogos