Haurrentzako, Gazteentzako, eta Guraso eta Hezitzaileen Eskolako jarduerak
Hurrengo jarduerak
Jakinmin. Pentsatuz ikertu
Haur Filosofia Tailerrak 6-8 eta 9-12 urtekoentzat.
Urriaren 8an haurrentzako filosofia tailerrekin hasi ginen eta parte hartu zutenek zoragarri pasa zuten. Denok detektibe, ikerlari eta esatari! Pentsatzea baliogarria bezain dibertigarria delako. 3 astez behin ostiral arratsaldetan, anima zaitezte urrengo saioetara!
Aurreko jarduerak
Haur literaturaz lau eskutara eta bi ahotsetan
Izugarri ongi pasa genuen Edu Zelaieta eta Txabi Arnalen solasaldi irekian Haur eta Gazte Liburutegira bertaragu ginen lagunok.
Mila esker zuen gogoeta kritikoagatik, eta haur literatura hainbeste maitatu eta maitarazteagatik!!
Lohia
Apirilaren 21ean Maite Mutuberria irudigileak bere Lohia liburuaren irakurketa bateratua egin zuen. Oso adi jarraitu genituen bere sormen prozesua eta irudi bidez emozioak transmititzeko gaitasuna. Laster arte, Maite!

Klak!
Apirilaren 9an Iñaki Martiarena “Mattin” gurera etorri zen haurrekin marraztera eta bere Klak! liburuari jarraipena ematera. Izugarri ongi pasa zuten. Esker anitz Mattin!

Begiratu bat hitzik gabeko albumei
Apirilaren 4an Mikel Ayerbe irakasleak Hitzik gabeko albumei buruzko mintzaldi praktikoa eskaini zigun. Liburu horien bidez haur eta gaztetxoei irakurzaletasuna sustatzeaz aritu ginen. Asko disfrutatu eta ikasi genuen. Mila esker, Mikel!

Ez dakit marrazten
Apirilaren 7an Eider Eibar irudigileak Ignacio Aldecoa Kultura Etxera etorri ziren haurrei “Ez dakit marrazten” bere albuma kontatu zien, haiekin batera zuzeneko marrazkiak egin zituelarik.
Norbaitek bere marrazki gehiago ikusi nahiko balituzke, sar dadila www.kokoak.eus web orrian.

Nire zapatila jostariak
Martxoaren 25ean Marta Extramiana eta Elisa Ruedak hamarnaka zapatila jostari ekarri zituzten Kultura Etxera!

De Fobos y Deimos
Gure seme-alabak LGTB+ eskola jazarpenaren aurrean nola laguntzeari buruzko hitzaldia.
Alexander Rodríguez. Jokabide gabineteko psikologoa.
2022/03/18
Antolatzailea: Guraso eta Hezitzaileen eskola.
Haurrentzako komiki kluba
Otsailaren 18an hasi zen Haurrentzako komiki kluba.
Bertan egindako lan batzuk erakusten dizkizuegu.
Azucena, monitorea, eta parte-hartzaileak hurrengo saioak iristeko irrikaz daude.
LectUne programarako bisita gidatua
Otsailaren 19an, 21ean eta 22an LectUne programan parte hartzen duten gazteen bisitak jaso genituen, irakurketaren abenturan laguntzen dieten boluntarioekin batera.
Jakina, bere bazkide-txartelak izapidetu genizkien, bere etxeetan gozatzen jarrai dezaten.
Ipuinak eta istorioak gabonetan haur sailera bueltatu dira

Totoro basoa
Nerea Lekuonarekin letrekin jolasten
Haurrentzako lettering eta kaligrafia tailerrean parte hartu zuten haurrek izugarri disfrutatu zuten egindako lanarekin. Eskerrik asko guztioi!
Caligrafiando
Caligrafiando: gazteentzako kaligrafia tailerra, uztailaren 6tik 8ra.
Aurkeztu genuenetik onarpen handia izan zuen, eta berehala bete ziren 10 eta 14 urte bitarteko gazteentzat eskaintzen genituen 12 plazak.
Itxaron-zerrenda bat bete genuen, edizio berrietarako kontuan hartuko duguna.
Nerea Lekuona, monitorea, eta parte hartu zuten gazteak oso gustura geratu ziren.

Tus hijos ven porno
Jose Luis García Psikologia klinikoan Doktorea, sexologoa, hiziari eta idazlea.
2021/05/27
Antolatzailea: Guraso eta Hezaitzaileen eskola
Erakusketa. Florida: 200 urte - Haurrentzako jarduera
Florida parkearen 200 urtebetetzea dela eta, Ignacio Aldecoa Kultura Etxeak txikientzako tailer bat antolatu zuen. Ekintza honen bitartez, umeek parkean bizi diren espezieak hobeto ezagutu ahal izan zituzten.