Ignacio Aldecoa beka
Ignacio Aldecoa beka
Gaztelaniazko Ignacio Aldecoa ipuin lehiaketa 1972an deitu zen lehen aldiz. Laster, 1980an, euskarazko lehen edizioa iragarri zuen. Sari horien oinarriak garaietara egokituz joan dira, baita ospe handia lortu ere.
2023 urtetik aurrera, Ignacio Aldecoa saria euskarazko ipuin lehiaketa euskarazko literatur sorkuntzarako beka bihurtuko da, kontakizun eta ipuin generoan, euskarazko literatur sorkuntza sustatzeko.
Literatura sari hauek Ignacio Aldecoa Isasiren lana omentzen dute. Gasteizen jaioa 1925eko uztailaren 24an, bere garaiko ipuingile berritzaile eta originalenetako bat bilakatu zen, gazte hil bazen ere, 1969an.
Haren obra, beti errealitateari lotua, bizitzea egokitu zitzaion garaien gordintasunaren lekuko da. Giza sufrimenduaren testigantza sakon honek eta teknika zainduak aparteko izaera eman diote haren lanari.
Lehiaketa honek idazlea eta haren lana oroitu nahi ditu eta ipuina goraipatu literatura genero exijente gisa, zeina adierazkortasun handiz mundua lerro gutxi batzuetan bildu behar baititu.
Saritutako lanen historikoa – Ignacio Aldecoa euskarazko ipuin lehiaketa (1980-2022)
Edizioa | Urtea | Izenburua | Irabazlea |
---|---|---|---|
I | 1980 | Maggie indazu kamamila! | Joseba Sarrionandia Uribelarrea |
II | 1981 | Baina ez egunero | Arantza Urretavizcaya Bejarano |
III | 1982 | Zakur baten egunkaritik | Jose Luis Arriaga Guerricabeitia |
IV | 1983 | Erregetako izpiritu beltxarana | Martín Ugalde |
V | 1984 | Hutsik | Hutsik |
VI | 1985 | Sekula beteko | Pedro Mª Zabaleta Kortabarria |
VII | 1986 | Carolyn Meyer, dantzaria | Iñaki Zabaleta Urkiola |
VIII | 1987 | Pernixio | Juan García Garmendia |
IX | 1988 | Socratesen mendekua | Andoni Egaña Makazaga |
X | 1989 | Begirada galduen Nostalgia | Ignacio Aldecoa Baitia |
XI | 1990 | Tu, quoque… | Inazio Mujika Iraola |
XII | 1991 | Oilarretxetarraren kukurrukua | Juan Mª Atutxa Egiraun |
XIII | 1992 | Madril, New York, Tokio | Joseba Andoni Gabilondo Alberdi |
XIV | 1993 | Esnea etorriko zaizu | Isabel Morales Carro |
XV | 1994 | Punta araucaria | Karlos Linazasoro Izaguirre |
XVI | 1995 | Halabeharraren lerroak | Koldo biguri Otxoa de Eribe |
XVII | 1996 | Baiona blues | Javi Cillero Goiriastuena |
XVIII | 1997 | Aita Morlans itzuli da | Xabier mendiguren Elicegi |
XIX | 1998 | Jon Mirandek balada bat idazten du Jim Morrisonen omenez | Harkaitz Cano Jauregi |
XX | 1999 | Antzarak | Xabier Alday |
XXI | 2000 | Biziak ez zuen txoria balio | Xabier Mendiguren Elizegi |
XXII | 2001 | Gaueko ekaitzaren zain | Koldo Viguri Otxoa de Eribe |
XXIII | 2002 | Hutsik | Hutsik |
XXIV | 2003 | Nola zure ile beltza | Koldo Izagirre Urreaga |
2004 | Enarak bezain fite | Mikel Zubeldia Etxeberria | |
XXVI | 2005 | Espetxea | Rafa Ugalde |
XXVII | 2006 | Tristezia eta itsasoa | Luis Elizondo |
XXVIII | 2007 | Ordaina | Aitor Arana |
XXIX | 2008 | Atrezzoari begira | Xabier Etxaniz Rojo |
XXX | 2009 | Idazkera | Xabier Altube Aranburuzabala |
XXXI | 2010 | Oso gauza ohargarria | Jose Mari Segurola Amutxastegi |
XXXII | 2011 | Akelarreak | Xabier Etxaniz Rojo |
XXXIII | 2012 | Egonerako egunak | Jose Mari Segurola Amutxastegi |
XXXIV | 2013 | Kayomi: Oihaneko jendea | Pello Zubiaur Larrauri |
XXXV | 2014 | Usoak | María Orcasitas Vicandi |
XXXVI | 2015 | Bada hor nonbait | Aritz Gorrotxategi Mujika |
XXXVII | 2016 | Tuppera | Jesus Arrieta Barinagarrementeria |
XXXVIII | 2017 | 1982 | Xabier Etxeberria Garro |
XXXIX | 2018 | Bi doberman beltz | Bertol Arrieta Kortajarena |
XL | 2019 | Ezin bizitzari ihes egin | Maite Arruti Arakistain |
XLI | 2020 | Bihurguneko nasa | Uxue Apaolaza Larrea |
XLII | 2021 | Zeremonia | Olatz Mitxelena Larreta |
XLIII | 2022 | Elur beltza | Mikel Ayllón Corral |
XLIV | 2023 |