Twitter   Youtube    Instagram  

Jarrai gaitzazu sare sozialetan     

Erabiltzaileen formakuntza haur sailean

Ignacio Aldecoa kultura etxea

Ignacio Aldecoa Kultura Etxeko Haur eta Gazte sailak ikastetxeei bisita didaktikoen programazio bat eskaintzen die, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako 4 eta 14 urte bitarteko ikasleek liburutegia ezagu dezaten. Bisita horien bidez, haurrek Ignacio Aldecoa Kultura Etxeak eskaintzen dituen zerbitzu, material eta informazio-iturriak ezagutarazteaz gain, beren eguneroko lanean erabil ditzatela bilatzen dugu.

Taldeek gehien jota ere 25 haur izango dituzte, une oro haien irakasleek beraiekin batera joan beharko dutelarik.

Adinaren arabera 3 ekintza mota eskaintzen ditugu:

  • Irakurketa-ordua – Haur Hezkuntzako 2. mailatik Lehen Hezkuntzako 2. mailara bitarteko ikasleentzat.

  • Bisita gidatua – Lehen Hezkuntzako 3. mailatik DBHko 2. mailara bitarteko ikasleentzat.

  • Bisita ez-gidatua – Adin-mugarik gabe

Haur-liburutegien helburuetako bat haurtzaroan irakurtzeko ohitura sortzea eta finkatzea da. Ipuinek, adin horietan, haurren ahozko komunikazioa eta adierazpena bultzatzen dute, ondorengo hezkuntza-etapetako Irakurketa-idazketa gaitasuna lantzeko mesedegarri izatearekin batera. Hori guztia alderdi ludikoa albo batera utzi gabe, saiatzen baikara parte hartzaileek istorioak entzutearen eta liburutegira hurbiltzearen plazera senti dezaten.

  • Jardueraren edukia:

    • Liburutegiari eta liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzu eta aukerei buruzko sarrera txikia.

    • Irakurketa-saioa curriculoko hiru komunikazio-hizkuntzetan (euskera, gaztelania eta ingelesa).

    • Taldeko partaideek Haur Saila bere kabuz esploratzeko eta bere adinarako egokia den materialeekin harremantzeko denbora-tartea. 

  • Iraupena: ordubete gutxi gorabehera.

  • Nori zuzendua: Haur Hezkuntzako 2. mailatik Lehen Hezkuntzako 2. mailara bitarteko haurrak.

Bisita hauen helburua liburutegia informazio eta kultura beharrak asetzeko baliabide eraginkorra dela erakustea da, haur eta gazteen artean irakurtzeko zaletasuna piztuz.
Taldearen hizkuntza-ereduaren arabera euskaraz edo gaztelaniaz egingo dira.

  • Jardueraren edukia:

    • Ignacio Aldecoa Kultura Etxearen eta bere Haur eta Gazte Sailaren aukezpen laburra.

    • Katalogo automatizatuaren erabileraren eta informazio bilaketaren gaineko sarrera.

    • Praktika taldean: funtsen bilatzea eskuratutako ezagutzak baliatuz.

  • Iraupena: ordu eta erdi gutxi gorabehera.

  • Nori zuzendua: Lehen Hezkuntzako 3. mailatik DBHko 2. mailara arteko ikasleak.

Bisita hauen bidez, Liburutegiak Haur eta Gazte Sailean liburuarekin eta irakurketarekin lotutako jarduerak egiteko espazio bat uzten du taldearen esku, baina ez du jarduera antolatzen, berau irakasleen ardurapean geratzen delarik.

Bisitak langileek programatzen dituzte ikasturtean zehar (urritik maiatzera), asteazken eta ostegunetan, 9:30etik 12:00etara.

Bisita bat eskatzeko honako formularioa bete behar da irailaren 1etik 20ra bitartean. Eskaera egiteko epea amaitu ondoren mezu elektroniko bat jasoko da eleitutako bisitekin.

Ikastetxeei eskatzen zaie bisita baliogabetu edo dataz aldatu behar izanez gero (betiere justifikatutako arrazoiengatik), behar besteko aurrerapenaz liburutegiari jakinarazteko, bisita data hori beste talde bati eskaintze aldera.

Zuen ikasleek liburutegiko txartela jasotzea nahiko bazenute, formulario honen bidez eskatu behar dizkiezue liburutegiko langileei. Eskaera hau behar besteko aurrerapenarekin eginez gero, txartelok ikasleei bisitaldian bertan emango zaizkie.

Kontuan hartu beharrekoak:

  • Plaza mugatuak: bisiten esleipena eskaera-hurrenkeraren arabera egingo da, eta ikastetxeei posta elektroniko bidez jakinaraziko zaie, bisitetarako data eta orduekin batera.

  • Ezarritako epetik kanpo (irailaren 1etik 20ra) egiten diren eskaerak ez dira kontutan hartuko.

  • Ahalik eta ikastetxe gehienek parte har dezaten bisitak eskariaren arabera banatuko dira.

  • Eskaera egin eta plazarik ez geratzekotan, eskaeren ailegaera hurrenkeraren araberako itxaron-zerrenda bat eratuko da.

Liburutegiko bisita didaktikoei buruzko edozein kontsulta izanez gero, idatzi helbide honetara: ccuinfantil@araba.eus.

 

Bisita eskatu