INTERNETa

Liburutegiak 14 ordenagailu ditu Interneten bidez baliabideak kontsultatzeko eta ofimatikako aplikazioak erabiltzeko. Toki hauetan daude:

  • Hemeroteka (beheko solairua): 6 postu 
  • Mediateka (1. solairua): 4 postu
  • Haurren saila (1. solairua): 4 postu

Zerbitzua erabiltzeko, ezinbestekoa da liburutegiko txartela izatea eta dagokion ataleko mahaian hitzordua eskatzea.

Erabiltzaile bakoitzak gehienez ordubetez erabili ahal izango du egunean.  

14 urtetik beherako bazkideek gurasoen edo legezko tutorearen baimena izan beharko dute zerbitzua erabiltzeko. Liburuzainak baimena egiaztatu beharko du saioa ordenagailuan hasi aurretik. 

WIFIa

Liburutegiak Wifi sarea du instalazio guztietan. Eskatu pasahitza saileko arduradunari Wifi-ra sartu ahal izateko, liburutegiko txartela edo NANa aurkeztuta.
Kultura Etxean Wifi sarbidea izateko erabiltzailea/pasahitza eskatzen dutenek honako hau jakin behar dute:

  • Kultura Etxeko erabiltzaileentzako Wifi sarea Cciapf9 da.
  • Sartzeko pasahitza: I-Aldecoa
  • Eramangarria “helbide bat automatikoki lortzeko” konfiguratuta egon behar da, DHCP bidez helbide bat esleitzen baitzaio. Hori izaten da eramangarrien ohiko konfigurazio lehenetsia.
  • Lehenengo aldiz nabigatzean, erabiltzailea eta pasahitza eskatzen dizkizun pantaila bat agertuko zaizu. Sartu beharreko erabiltzailea eta pasahitza Kultura Etxeko langileek emandakoak izango dira.
  • Pasahitzaren letra larriak eta xeheak errespetatu egin behar dira.
  • Wifi sarbideko erabiltzaileak/pasahitzak pertsonalak eta besterenezinak dira, eta eskatzailearen NANarekin lotuta egongo dira.
  • Iraungitze datara iritsi eta gero, berritzeko eskatu beharko da.
  • Nabigatzen hasi baino lehen, beharrezkoa da lege oharra irakurtzea eta onartzea..
  • Konexioa erabili gabe 30 minutu igaro eta gero, sistemak berriro eskatuko ditu erabiltzailea eta pasahitza , segurtasun arrazoiengatik.

1. Erabiltzaile: ccNANa LETRARIK GABE, edo bazkide txartelaren zenbakia, txartela 14000---- zenbakiarekin hasten bada.

2. Pasahitza: NANa LETRARIK GABE, edo bazkide txartelaren zenbakia, lehenengo zenbakia (1) kenduta.