Liburutegiko txartela
Liburutegiko txartela
Liburutegiko txartelaren bidez, Ignacio Aldecoa Kultura Etxeko eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko beste liburutegi publikoetako zerbitzu guztiak erabil ditzakezu. Beharrezkoa da mailegu eta Internet/Wifi zerbitzuak erabiltzeko eta funts bereziak kontsultatzeko.
Doakoa da, eta edonork eska dezake.
Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegiren bateko txartela baldin baduzu, ez da beharrezkoa gure txartela eskatzea, txartel horrekin gure liburutegiaren zerbitzu guztiak erabil ditzakezu eta.
Zer egin behar da liburutegiko txartela lortzeko?
Beste txartel batzuk
Beste txartel mota batzuetarako (erakundeak, kolektiboak…) kontsultatu informazio-erakusmahaietan
Txartela honela ere eska daiteke:
- Liburutegian bertan
- Txartel eskaera deskargatuz eta liburutegiko informazio eta mailegu-mahaian entregatuz
Zer behar da txartela jasotzeko?
NANa/AIZa, pasaportea edo egoitza txartela aurkeztu behar da, edo pertsona arduradunarena, 14 urte baino gutxiago izanez gero.
Txartela eskuratzean, pasahitz bat esleituko zaizu, Interneten eskuragarri dagoen OPAC katalogotik aritzeko.
Zer zerbitzu erabil daiteke txartelarekin?
Identifikazioa behar duten liburutegiko zerbitzuak erabiltzeko modua ematen du txartelak:
- etxetik liburuak, aldizkariak, filmak, musika eta abar mailegatzea
- mailegu digitala eLiburutegia eta eFilm plataformen bidez
- liburutegi arteko mailegua
- Interneteko ordenagailuak erreserbatzea
- WI-FIa erabiltzea
- “Nire liburutegia” gune pertsonalera sartzea, maileguak berritzeko, erreserbak egiteko, erosketak iradokitzeko, iruzkinak egiteko…
- talde lanerako gelak erreserbatzea
- liburutegiko funts bereziak kontsultatzea
Beste inork erabil dezake txartela?
Txartela pertsonala eta besterenezina da, eta hartaz egiten den erabileraren ardura du titularrak. Txartela haren titularra ez den pertsona batek erabiltzeak zerbitzua bertan behera uztea ekar dezake ondorioz. Bakar-bakarrik, adingabearen gurasoek edo haren ardura duten pertsona helduek erabil dezakete beren haurraren txartela haurrentzako saileko dokumentuak mailegatzeko.
Liburutegiko txartela galduz gero zer egin behar da?
Galduz gero, berehalakoan jakinarazi beharko diozu liburutegiari, hura baliogabetzeko. Txartela hondatu edo galdu izanagatik haren kopia egitea 0,75 euro kostako da. Lapurtzekotan, txartelaren kopia doan egingo da, salaketa aurkeztuta.
Badauka iraungitze eperik txartelak?
Txartelaren balioa mugagabea da, baina bizilekuaren edo datu pertsonalen edozein aldaketa jakinarazi beharko da.