Komiki tailerra

Komiki tailerra

Casa de Cultura Ignacio Aldecoa Kultura Etxeko Haur eta Gazte Sailak eta Joseba Gomez komikiaren teoria, gidoia eta marrazketa irakasleak, gazteei zuzendutako komiki tailerra antolatu dugu.

DBHko 2. mailatik Batxilergo arteko ikasleentzat, gazteak komikiaren mundura hurbiltzeko asmoz, komikiaren irakurle eta sortzaile senti daitezen. Komikiaren historia, marrazketa eta idazketa landuko ditugu komiki ezberdinen (europearra, amerikarra, manga) irakurketa bidez, aldi berean komiki marrazketa eta sorkuntza teknikak praktikan jarriz.

  • Maiatzak 8, larunbata, 12.00etan.
  • Hizkuntza: Gaztelania.
  • Parte hartzaileak: 12

Izen ematea: Ignacio Aldecoa Kultura Etxeko Haur eta Gazte Sailean egin daiteke (lehen solairuan), formulario hau betez edo ccuinfantil@araba.eus helbide elektronikora idatziz.

IZEN-EMATEA - Komiki tailerra

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra betez, jakinarazi behar dizugu, zure datuak “Liburutegi Publikoen Katalogoa” izeneko fitxategiaren barnean sartuko direla. Horren helburua da, maileguen eta liburutegien ezagutzaren kontrola izateaz gain, liburutegien etekinaren eta estatistiken adierazle gisa erabiltzea, liburutegi zerbitzuen hedapena barne. Bere erantzulea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kultura Ondarearen Zuzendaritza da. Datuok Toki Administrazioari lagatu ahal izango zaizkio, Euskadiko Irakurketa Sare Publikoa garatzen duen 11/2007ko Legeak ezarritakoari jarraituz, eta administrazio horrek bere eskumenei dagokienez datuok erabili ahal izango ditu, Pertsonalen babeserako abenduaren 5eko 3/2018 Legeari men eginez (BOE, 2018ko abenduaren 6a, 294 zk.).

Aipatutako Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren arabera, datu-lagatzaileak edozein momentutan izango ditu datuok sartzeko, zuzentzeko, deusezteko eta aurka egiteko eskubideak, arauz ezartzen denari jarraituz eta helbide honetara zuzenduz: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila- Zerbitzu Zuzendaritza, Donostia-San Sebastián kalea, 1- 01010 Vitoria-Gasteiz

En cumplimiento de lo dispuesto en el Reglamento General de Protección de datos, el titular de los datos podrá en cualquier momento, ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición dirigiéndose a: Departamento de Cultura y Política Lingüística – Dirección de Servicios, C/ Donostia-San Sebastián, nº 1- 01010 Vitoria-Gasteiz”.