Erakusketa. Florida: 200 urte
Florida. 200 urte - Argazki erakusketa
Hasiera: 2020-11-6
Amaiera: 2021-01-30
Antolatzailea: “Pilar Arostegui” Gasteizko Udal Artxiboa”
Kolaboratzailea: Arabako Foru Aldundia, Ignacio Aldecoa kultura Etxea
Florida parkea Gasteizko birika berde nagusietako bat da eta 200 urte bete ditu. Zifra horrek, berez, eta bistakoa dirudien arren, belaunaldi askoren bizipenak dakartza, eta belaunaldi horiek gaur egun Gasteiz dena eraikitzen lagundu dute, eta, beraz, Araba.
Eta haien bizitzek, haien guztien bizitzek, baita Legebiltzarra bisitatu duten eta nahiz eta hiriburukoak ez izan arabarrak diren Euskadiko gainerako milaka pertsonek ere, edo parke hori turismo mapetan nahitaezko geldialdi gisa izan duten edozein txokotako bisitariek, Florida izan dute pasatzeko edo egoteko leku gisa, erreferentziazko leku gisa.
Izan ere, hiriaren, lurraldearen eta herrialdearen erreferentea da: hango kioskoa, hango taberna, hango zuhaitzak eta landaredia, hango bideak, hango "hitzaren etxea" eta ikastetxe zaharra, eta Gabonetan, 1962. urteaz geroztik, parkean egiten den eta neurri naturaleko 200 figura baino gehiago dituen berealdiko jaiotza…
Aukera ugari (edo aitzakiak, batez ere) izan ditut beti, handik paseatu ahal izateko, orain den sinboloa izaten laguntzeko, eskubidez lortu baitu hori.
Historia horren zati batean, Arabako Foru Aldundiak ekarpena egin dio parkearen egunerokotasunari (1976tik behintzat), bere sinboloetako batekin, hau ere sinboloa da eta: Ignacio Aldecoa Kultura Etxea. Hango liburutegiak, liburu aurkezpenek, lantegiek, irakurketa klubek eta beste kultura jarduera batzuek ere parte hartu dute bi mende betetzen dituen toki magiko honen bizitzan.
Hori dela eta, Gasteizko Udaleko Hezkuntza eta Kultura Sailak helarazi zigunean efemeride horren inguruko erakusketa bat eurenean egiteko ideia, data jarri baino ez zen egin behar izan. Ezin genuen huts egin ospakizun honetara. Beste 200 urte iraun dezala!
Arabako Foru Aldundiaren Kultura eta Kirol Sailaren hitzaldia
Argazkien hautaketa
1820
1880
1925
1931
1936
1957
1976
2011
1825
1905
1925
1935
1941
1967
1985
1867
1920
1925
1935
1956
1964
1998