Twitter   Youtube    Instagram  

Jarrai gaitzazu sare sozialetan     

Liburutegien arteko mailegua

Zer da liburutegien arteko mailegua?

Liburutegien arteko mailegua liburutegiko funtsetan aurkitzen ez diren dokumentuak eskuratzeko bidea ematen duen zerbitzu bat da.

Era berean, gure bildumako dokumentu bat behar duen beste edozein liburutegik ere erabil dezake zerbitzu hau.

 

 

Nolako dokumentuak eska daitezke?

Liburuak, aldizkarietako artikuluak eta ikus-entzunezko materiala.

Kanpo utzitako dokumentuak:

  • Erreferentziazko lanak (entziklopediak, hiztegiak, oposizioetako gai zerrendak…)

  • 1958aren aurreko liburuak

  • Aldizkari osoak

  • Berritasun editorialak

  • Liburutegiak egokitzat jotzen dituen beste material batzuk

Beren ezaugarrien arabera, dokumentuak jatorrizkoak edo kopiak izan daitezke, haien balioari, antzinatasunari, bitxitasunari, erabiltzeko murrizpenei etab. begiratuz gero.

Erabiltzaileak dokumentuen zaintza eta erabilera egokia bermatzeko ardura du.

 

 

Nola eskatu liburutegien arteko mailegua?

Izapidetzea mailegu eta kontsulta gelan (2. solairuan) edo ondoko formulario honen bidez egin daiteke. 

Eskaeraren gaia aldizkari artikulu bat edo liburu baten orrialdeak badira, aldizkari edo liburuaren titulua, liburukia, urtea, zenbakia eta orrialdeak idatzi beharko dituzu.

Eskaera mailegu eta kontsulta gelan egiten baduzu, izenpetu ezazu formularioa eta emaiozu arduradunari. Nahi izanez gero, zure eskaeraren kopia eska dezakezu.

Gehienez ere 5 dokumentu eska daitezke aldi berean.

Liburutegi hornitzailean izapidetzeko eta lokalizatzeko denbora gehi eramateko denbora 15en bat egun izan ohi da.

 

 

Zenbat kostatzen da zerbitzua?

Liburutegien arteko mailegua doakoa da liburutegi publikoen artean egiten bada. Hala ere, liburutegi espezializatuek (unibertsitateetakoak, nazionalak, ikerkuntzakoak, atzerrikoak etab.) eskuarki  tarifa bat aplikatzen diote zerbitzu honi eta, hala eginez gero, erabiltzaileak bere gain hartu beharko du haren kostua.

 

 

Nola eskuratu eskatutako dokumentuak?

Behin dokumentua jasota, telefonoz edo posta elektronikoz abisatuko dizugu eskuragarri dagoela eta ordaindu beharreko tarifa adieraziko dizugu, eskatutako materialak kosturik izanez gero.

Jatorrizko dokumentuak mailegu eta kontsulta gelan jasoko dira (2. solairuan). Kopiak posta elektronikoz bidaliko dira, ahal izanez gero.

Eskatutako mailegu bat nahi izanez gero, jakinaraz iezaiozu liburutegiari lehenbailehen. Liburutegi hornitzaileak tarifaren bat ezarrita baldin badauka, eskatzaileak bere gain hartu beharko ditu gastuak, eskaera ezeztatu arren.

 

 

Etxera eraman daitezke dokumentuak ?

Orokorrean, eskatutako dokumentua etxera eraman daiteke maileguz, baina kasu batzuetan dokumentua ezingo da liburutegian besterik kontsultatu.

Jasotako edozein materialen edo haren kopiaren erabilera, jabetza intelektualari buruzko legeriaren arabera egingo da. Hura ez betetzekotan, erabiltzailearena izango da erantzukizuna.

 

Liburutegien arteko mailegua

Dokumentuaren datuak

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduak (DBEO) xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu eman dizkiguzun datuak Arabako Foru Aldundiaren titulartasuneko “Kultura Etxeko jarduerak” izeneko fitxategian sartuko direla. Datu horien tratamendua Arabako Foru Aldundiak liburutegiko zerbitzuen eta liburutegiko kudeaketaren jarraipena eta kontrola egiteko eta jarduera kulturalak egiteko eta sustatzeko egiten da. Bermatzen dugu datuak isilpean gordeko direla, eta ez zaizkiela jakinaraziko beste batzuei, legez ezarritako kasuez kanpo. Aukeran izango duzu datuetan sartu, haiek zuzendu, ezereztu, haien aurka egin eta tratamendua mugatzeko eskubideak erabiltzea, DBEOk aitortzen dituenak, eta, horretarako, Arabako Foru Aldundiaren Erregistroaren bulegora jo beharko duzu (Probintzia plaza, 5, 01001 PK, Gasteiz -Araba).

Argibide gehiago: https://web.araba.eus/eu/tratamenduen-lege-ohar-hedatua