Twitter   Youtube    Instagram  

Jarrai gaitzazu sare sozialetan     

Kontsulta eta mailegu gela

196 irakurleku dituen gela honetan, ikasgai guztiei buruzko mailegatzeko moduko eta kontsultatzeko dokumentuak aurki ditzakezu, salbu zinemari eta musikari buruzkoak, horiek mediatekan baitaude (lehenengo solairuan).

Bizkarrean puntu gorri bat duten dokumentuak ezin dira mailegatu, eta gelan bakarrik kontsultatu daitezke.

Helduentzako dokumentuak liburutegiko sarrerako erakusmahaian mailegatzen eta itzultzen dira.

Bildumaren zati bat gordailuetan dago. Dokumentu horien signatura D*/  bidez hasten da, eta mailegatzeko ala ez-mailegatzeko izan daitezke. Katalogoa kontsultatzea gomendatzen dizugu eskuragarri dauden ikusteko.

Gela honetan kudeatzen da Gordailuko dokumentuen kontsulta eta mailegua, hala badagokio (Arabako Gordailua, Euskal Herriko Gordailua, Gordailu Orokorra, Mediatekaren Gordailua eta Gordailu Zaharra.

Funts Zaharraren eta Tokiko Funtsaren kontsulta ere gela honetan egiten da. Dokumentu bat eskatu baino lehen, kontsultatu funts bereziak kontsultatzeko eta erabiltzeko arautegia.

Mailegu zerbitzuari buruzko informazio gehiago. 

 

Funtsen banaketa

 

DESKARGATU PLANOA