Mailegua
Mailegu zerbitzua
Etxerako mailegua
Mailegu zerbitzuak liburutegi txartela duen edozein pertsonari aukera ematen dio liburutegiko material bibliografikoa eta dokumentala maileguan hartu eta bere instalazioetatik kanpo kontsultatzeko, denbora jakin baterako, betiere, ezarritako epearen barruan egoera ezin hobean itzultzeko konpromisoa hartuta.
Zer material mota mailegatzen da?
- Liburuak: salbu eta denek eskuratzeko modukoak izanda zirkulu gorri bat daukatenak alearen bizkarrean, eta ale mota mailegaezina duten gordailu liburuak.
- Ikus-entzunezkoak: filmak, musika, CD-Romak.
- Liburu elektronikoak (e-readerrak) irakurtzeko gailuak.
- Aldizkariak: azken zenbakia izan ezik.
Zenbat dokumentu eraman daitezke?
DOKUMENTU MOTA | ALE KOPURUA | IRAUPENA | BERRITZEA | ERRESERBA |
---|---|---|---|---|
Liburuak / Audioliburuak (LA) | 6 | 21 egun | 1* | BAI |
Liburu elektronikoen irakurgailua | 1 | 21 egun | BAI | BAI |
Telesailak | 2 | 21 egun | EZ | BAI |
CDak | 3 | 21 egun | EZ | BAI |
DVDak | 3 | 21 egun | EZ | BAI |
Aldizkariak | 3 | 21 egun | BAI | BAI |
*Liburua ez badago erreserbaturik
Aldi berean gehienez zenbat dokumentu mailegatu daitezke? 18 dokumentu, eLiburutegia plataformaren bidez mailegatutako liburu elektronikoak kenduta.
Udako denboraldian, ekainetik irailera bitartean, mailegu politika aldatu egiten da: salbuespen gisa, malgutu egiten da erabiltzaile bakoitzak liburuak izateko duen epea, 21 eguneko epea nahikoa ez bada eta berariaz adierazten badu mailegua eskatzeko unean. Politika hori soilik aplikatuko zaie nobedadeak ez diren liburuei eta gehien irakurtzen direnen artean ez daudenei.
Berritzeak eta erreserbak
- Katalogoaren bidez, "Nire liburutegia" erabiltzailearen kontu pertsonalean.
- Liburutegian bertan, liburutegiko txartela aurkeztuta.
- Telefonoz: 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 17:00etara.
Gehienez 2 liburu erreserba daitezke.
GOGORATU: Maileguak bakarrik berritu ahal izango dira indarrean dagoen maileguaren azken 5 egunetan, baldin eta epea luzatu nahi den dokumentua ez badu beste pertsona batek erreserbatu. Berritze bakarra egin ahal izango da.
Baimenak
Liburutegira joaterik ez duten erabiltzaileek beste pertsona batzuk baimendu ahal izango dituzte mailegu zerbitzua beren liburutegi txartelarekin erabiltzeko, baimen agiri bat aurkeztuta.
Atzerapena mailegatutakoa itzultzean
Itzulketa atzeratzen bada, mailegua egun batez etengo da atzerapen egun bakoitzeko eta epez kanpo itzulitako ale bakoitzeko.
Galtzea edo hondatzea
Dokumentua galduz gero, galdutakoaren berdina edo antzeko besteren bat ekarri beharko da. Ezin izango da mailegu zerbitzua erabili dokumentua(k) ekarri arte.
Mailegu atalaren kokapena
1. solairua: mediateka (CDak, DVDak eta musika eta zinemari buruzko liburuak), komikiak, haurren eta gazteen atala.
2. solairua: literatura eta gaiak
Gordailuak: bildumaren zati bat gordailuan dago. Dokumentu horien signatura D1 /*, D2 /* eta D3 /* bidez hasten da, eta mailegatzeko ala ez-mailegatzeko izan daitezke. Katalogoa kontsultatzea gomendatzen dizugu, eskuragarri dauden ikusteko.
Liburutegien arteko mailegua
Zer da liburutegien arteko mailegua?
Liburutegien arteko mailegua liburutegiko funtsetan aurkitzen ez diren dokumentuak eskuratzeko bidea ematen duen zerbitzu bat da.
Era berean, gure bildumako dokumentu bat behar duen beste edozein liburutegik ere erabil dezake zerbitzu hau.
Nolako dokumentuak eska daitezke?
Liburuak, aldizkarietako artikuluak eta ikus-entzunezko materiala.
Eskatu ezin diren dokumentuak:
-
Erreferentziazko lanak (entziklopediak, hiztegiak, oposizioetako gai zerrendak…)
-
1958 baino lehenagoko liburuak
-
Aldizkari osoak
-
Argitalpen berriak
-
Liburutegiaren ustez eskatu ezin diren beste material batzuk
Dokumentuak originalak edo erreprodukzioak izan daitezke haien ezaugarriak eta honako hauek kontuan hartuta: zein balio duten, antzinakoak diren, bitxiak diren, erabilera murrituta daukaten...
Erabiltzailearen ardura da dokumentuak ondo zaintzea eta egoki erabiltzea.
Nola eskatu liburutegien arteko mailegua?
Izapidetzea mailegu eta kontsulta gelan (2. solairuan) edo ondoko formulario honen bidez egin dezakezu.
Aldizkari baten artikulu bat edo liburu baten orrialdeak eskatzen badituzu, aldizkari edo liburuaren titulua, liburukia, urtea, zenbakia eta orrialdeak idatzi beharko dituzu.
Eskaera mailegu eta kontsulta gelan egiten baduzu, izenpetu ezazu formularioa eta eman arduradunari. Nahi baduzu, zure eskaeraren kopia eska dezakezu.
Gehienez ere 5 dokumentu eska daitezke aldi berean.
Liburutegi hornitzailean izapidetzeko eta aurkitzeko denbora gehi garraiatzeko denbora 15 egun ingurukoa izaten da.
Zenbat kostatzen da zerbitzua?
Liburutegien arteko mailegua doakoa da liburutegi publikoen artean egiten bada. Liburutegi espezializatuek (unibertsitateetakoak, nazionalak, ikerkuntzakoak, atzerrikoak etab.), berriz, normalean tarifa bat aplikatzen diote zerbitzu honi eta, hala eginez gero, erabiltzaileak bere gain hartu beharko du haren kostua.
Nola eskuratu eskatutako dokumentuak?
Behin dokumentua jasota, telefonoz edo posta elektronikoz abisatuko dizugu eta ordaindu beharreko tarifa adieraziko dizugu, eskatutako materialak kosturik izanez gero.
Dokumentu originalak mailegu eta kontsulta gelan jasoko dira (2. solairuan). Erreprodukzioak posta elektronikoz bidaliko dira, ahal dela.
Eskatutako mailegu bat bertan behera utzi nahi baduzu, jakinaraz iezaiozu lehenbailehen liburutegiari. Liburutegi hornitzaileak tarifaren bat ezarrita baldin badauka, eskatzaileak bere gain hartu beharko ditu gastuak, eskaera bertan behera utzi arren.
Etxera eraman daitezke dokumentuak ?
Orokorrean, eskatutako dokumentua etxera eraman daiteke mailegatuta, baina kasu batzuetan, liburutegian bakarrik kontsultatu ahal izango da.
Jasotako edozein material edo haren erreprodukzioa jabetza intelektualari buruzko legeriaren arabera erabiliko da. Ez betetzea, erabiltzailearen erantzukizuna da.
Mailegu kolektiboa
Zerbitzu hau ikastetxe, elkarte eta liburutegi eta halakoetarako da, eta aukera ematen du dokumentu gehiago mailegatzeko eta mailegu epea luzeagoa izateko. Kontsultatu erabilera baldintzak informazio eta mailegu mahaian.
Liburu elektronikoen mailegua (e-readerrak)
Ignacio Aldecoa Kultura Etxeak irakurtzeko 50 gailu elektroniko dauzka etxerako maileguan uzteko. 1.400 liburu baino gehiago dauzka ale bakoitzak, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.
Horrelako gailu bat maileguan eramateko, liburutegiko txartela aurkeztu eta liburu elektronikoak mailegatzeko arauak onartzeko formulario bat sinatu behar da.
Erantsitako PDF dokumentuetan kontsultagai dituzu erabilera arauak, bai eta gailu bakoitzak dituen tituluen zerrenda ere.
Mailegu digitala
ZER DA ELIBURUTEGIA?

Nola sar naiteke?
Mailegu digitalen bat hartu nahi baduzu, helbide honetara jo behar duzu: http://www.eliburutegia.euskadi.eus/?locale=eu . Gero, “Nire eLiburutegia” atalean identifikatu behar duzu zeure burua, Ignacio Aldecoa Kultura Etxean edo EIPSko beste edozein liburutegitan erabiltzen dituzun bazkide zenbakia eta pasahitza sartuta.
E-bookak zure gailura deskargatu ahal izateko, Adobe Digital Editions programa instalatuta izan behar duzu. eLiburutegiko liburu elektronikoak ikusteko hainbat plataforma daude, eta hemen dauzkazu plataforma horiei buruzko laguntza espezifikoko agiriak: http://www.eliburutegia.euskadi.eus/descarga-en-epub
Mailegu-eskaerak
Mailegu-eskaera online edo telefonoz egin ahal izango da:
1. Online:
Liburutegiaren webgunean, bidez, katalogoaren txartel-zenbakiarekin eta pasahitzarekin identifikatuta.
Saioa itxi aurretik, "nire liburutegia" atalean posta elektronikoa eguneratuta dagoela egiaztatu.
Pasahitza gogoratzen ez bada, mezu elektroniko bat bidali beharko da ccusalalectura@araba.eus helbidera, berreskuratu ahal izateko.
2. Telefonoz:
945 18 19 44 en horario de 9 a 11 astelehenetik ostiralera, internetarako sarbiderik ez dutenentzat eta 65 urtetik gorakoentzat)
Liburutegia harremanetan jarriko da, eskaera egin duen bide beretik (telefonoa edo posta elektronikoa "Nire liburutegia" ren bidez egin bada).
Eskatutako dokumentuak, gehienez ere, 2 eguneko epean jasoko dira, baieztapen hori egiten denetik zenbatzen hasita
Zenbat mailegu-eskaera egin daiteke?
3 dokumentu (liburuak, CDak zein DVDak) , gehienez mota bereko 2 dokumentu (adib: 2 cd+liburu bat, 2 liburu+ dvd bat).