Taldean lan egiteko aretoa

Ikasteko eta lan akademikoak taldean egiteko soilik erabil daiteke aretoa. Ezin da erabili lanarekin zerikusia duten jardueretarako, jarduera profesionaletarako edo enpresa jardueretarako.

Zentroak berak antolatutako ekintzarik ez badago soilik erabili ahal izango da.

Erabilera arauak
  • Ezinbestekoa da Euskadiko Liburutegi Publikoen Sareko erabiltzaile-txartela eguneratuta izatea eta liburutegiarekiko betebeharretan egunean egotea. Erreserba egiteko, inprimaki bat bete beharko da eta bertan adierazi beharko da zein lan egingo den, zein egunetan, zein ordutan eta zein pertsonak erabiliko duten aretoa.

  • Aretora sartu baino lehen, Mediatekako maileguen mahaian erakutsi beharko dute aretoa erabiliko duten pertsona guztien txartela, eta horiek guztiak izango dira aretoa egoki erabiltzearen erantzuleak; aretoan ezingo da sartu akreditatu gabeko pertsonarik.

  • 14 urtetik beherakoekin heldu bat izan beharko da uneoro. Pertsona horrek Euskadiko Liburutegi Publikoen Sareko txartela erakutsi beharko du; berak hartuko du adin txikikoen ardura eta haiek arauak betetzearen erantzukizuna izango du.

  • Taldeen neurria arabera beste taldeak sar daitezke.

  • Baxu hitz egin behar da, inguruko taldeak ez molestatzeko moduan. Ezin da mugikorra erabili, liburutegiko gainerako tokietan bezala.

  • Debekatuta dago erretzea, jatea eta edatea (ura izan ezik). Taldekideren batek arau hau hautsiz gero, taldekide guztiak izango dira kanporatuak.

  • Taldearen gehieneko kide kopurua aretoan dagoen lekuaren araberakoa izango da.

  • Egunean bi ordurako erreserbatu ahal izango da aretoa, baina aukera izango da denbora luzatzeko, beste eskaerarik ez badago. Erreserba baliogabetu egingo da, erreserba ordutik 15 minutu pasata erreserba egin duten pertsonak bertaratzen ez badira, eta beste talde batek erabili ahal izango du aretoa. Ezingo da erreserbarik egin 7 egun baino gehiagoko aurrerapenarekin.

  • Erabiltzaileren batek aretoa eta bertako instalazioak modu desegokian erabiliz gero, isuna edukiko du: liburutegi zerbitzua hilabetez etengo zaio eta ezingo du aretoa erabili ikasturte akademiko guztian; gainera, erabiltzaileren batek ekipamendua nahita hondatuz gero, hondatutakoa konpontzearen gastuak hartu beharko ditu bere gain.

  • Erabiltzaileek mahaiak eta aulkiak mugitu ahal izango dituzte taldean lan egiteko, baldin eta erabiltzen amaitzen dutenean beren lekuan jartzen badituzte eta ez badiete, inolaz ere, gainerako erabiltzaileei enbarazurik egiten.

  • Kalterik antzematen bada, materiala falta dela edo aretoa aipatutako helburua ez den beste zerbaitetarako erabili dela, zuzendaritzak ixteko erabakia har dezake.

 
ARETOA ERRESERBATU