Historia eta arkitektura ondarearen funtsak

Arabako Foru Aldundiaren Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzuak zure eskura jarri du Historia eta Arkitektura Ondarearen Funtsen Programa, funtsak erregistratu ahal izateko.

 

Nola instalatu funtsak erregistratzeko programa

Deskargatu zure ordenagailuan Ondarearen Funtsen Programa (64 biteko bertsioa). Artxiboa deskargatu ondoren, pantailan adierazten diren jarraibideei kasu egin behar diezu.

Deskargatu 

 

Oharra: aplikazioa instalatzeko edo exekutatzeko arazorik izanez gero, irakurri “Irakur nazazu” fitxategia.

 

Eskakizunak

  • 1. Programak zuzen funtzionatzeko, Microsoft-en doako pakete bat behar da. Litekeena da pakete hori dagoeneko zure ekipoan instalatuta edukitzea. Horrela ez bada, programak berak ohartaraziko dizu haren beharraz. Hau da paketea:

    • Microsoft .NET Framework 4.5. Microsoften webgunean ere aurki dezakezu, edo hemen sakatuta.

  • 2. Sistema eragilea: Windows 7, Windows 8 edo Windows 10.

  • 3. Acrobat Reader DC.

  • 4. Beharrezkoa da Interneteko konexioa izatea, funtsen programan eskura dauden aukera hauek baliatzeko:

    • Programa edo oinarrizko datuak eguneratzea.

    • Pasahitza aldatzea.

    • Ondareko elementuak bidaltzea.

    • Ondareko elementuak jasotzea AFAtik.

    • Fitxak inprimatzea.

Oharra: programa test bidez aztertu da lehen adierazitako eskakizunen pean, eta zuzen dabilela ziurtatu da.

Beste eskakizun batzuekin exekutatuz gero, ez da bermatzen zuzen ibiliko denik.