Zer dira +55 elkartegiak?

Arabako Lurralde Historikoko 55 urte baino gehiago duten pertsonentzako programa soziokulturala da.

Programa Arabako Foru Aldundiak kudeatzen du eta honako jarduera hauek antolatzen dira: hitzaldiak, ikastaroak, lantegiak, errezitaldiak, antzerkia, zinema emanaldiak, bisita gidatuak eta txangoak.

IZEN EMATEA

Izen ematearen bidez.

Eskabide inprimakia bete behar da, inprimakian bertan adierazten diren baldintzak betez. Interesdunak +55 elkartegietako txartela jasoko du izena ematean.

Izena emateko unean eskatu behar dira.

Lehentasunak eskabide inprimakian adierazi behar dira.

Plazen eskariak plazen eskaintza gainditzen duen kasuetan, plazak hainbat aldagairen arabera esleituko dira:

  • Zozketa. 
  • Adina. 

Araudia

  • Ezinbestekoa da puntualtasuna, sarreran zein irteeran, ikastaroa ondo joan dadin.

  • Derrigorrezkoa da asistentzia (asistentzien kontrolean sinatu behar da). Justifikatu gabeko hutsegiteek plaza galtzea ekarriko dute urte horretako eta hurrengo ikasturteko jardueretarako.

  • Talde teknikoari jakinarazi behar zaizkio epe luzerako izango diren justifikatutako hutsegiteak, eta ez irakasleei.

  • Onartutakoen eta kanpo utzitakoen zerrendak errespetatu beharko dituzte ikasleek. Plazak
    pertsonalak eta besterenezinak dira.

  • Ikasle bakoitzak bere gain hartuko ditu eskoletako materialen gastuak: fotokopiak, testuliburuak eta material suntsikorrrak.

  • Funtzionamendua hobetzeko, eta irakasleen, ikasleen eta talde teknikoaren arteko komunikazioa ziurtatzeko, kurtso bakoitzak bi pertsona izendatuko ditu ordezkari gisa: bata, titularra; bestea, ordezkoa. Pertsona horien bitartez bideratuko da taldean sortzen den edozein proposamen.

  • Gogora ezazu liburutegi batean zaudela eta isiltasuna funtsezkoa dela gainerako erabiltzaileak errespetatzeko.

Testu osoa: Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofiziala, 2018ko urtarrilak 3.