Foru finantzaketa lerroa
Foru finantzaketa lerroa
Zer da?
Aldundiaren finantza lankidetzarako tresna bat da, zeinaren bidez beharrezko kapitala jartzen baitu Arabako toki erakundeen esku, haiek egiten dituzten inbertsioak, obrak eta zerbitzuak gauzatzeko. Haien amortizazioa geroratu egingo da denboran, eta Aldundiak bere gain hartuko du kreditu kontuaren finantza kostua.
Nola artikulatzen da?
Toki erakundeak finantza entitate batekin sinatzen duen kreditu lerro baten bidez, Aldundiak haren finantza kostua bere gain hartuz.
Noiz eska daiteke?
Edonoiz, baina toki erakunde bati behin bakarrik eman ahal zaio aurrekontu ekitaldi bakoitzean, eta betiere toki erakundeak ez badauka nahiko baliabide propiorik emakidaren xede diren obrak edo eskuratzeak ordaintzeko.
Erreferentzia unitatea?
Tokiko eta Udalaz Gaindiko Azpiegiturak Sustatu eta Finantzatzeko Zerbitzua (lehen, Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren Zerbitzua), zeina Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko Lurralde Orekaren Zuzendaritzari atxikia baitago.
-
Obra eta zerbitzuen foru planak babestu ditzakeenen artean dauden obra eta zerbitzuak, baita proiektua idazteko eta obra zuzentzeko behar diren ordainsariak.
-
Espazio libreetarako, berdeguneetarako edo komunitate ekipamendurako lurrak edo higiezinak erostea.
Gehieneko kopurua ez da izango eskaeraren xede den inbertsioaren azken kostuaren % 50etik gorakoa.
Zenbatekoa jasota dago apirilaren 24ko 14/1997 foru arauaren 30. Artikuluko 2. Eta 3. Apartatuetan.
3 eta 10 bitartean. Lehenengo urtekoa, lerroko azken zenbatekoaz xedatzen den urtearen hurrengoko ekainaren 30ean ordainduko da. Toki erakundeak urtero egingo dio ordainketa finantza entitateari, emandako zenbatekoa bere osoan amortizatu arte.
Zer aurkeztu behar da?
- Eskaera inprimakia:
- Jendaurrean jartzearen emaitzaren ziurtagiria:
- Erantsi beharreko agiri osagarriak:
- udalaren erabakia, zeinaren bidez bere burua behartzen baitu amortizazio urtekoak aurreko ekitaldian teffeko partaidetza gisa jaso den zenbatekoa gainditzen duen kopurua itzultzera. Aurreikusitako amortizazio urtekoak partaidetza horren zenbatekoa gainditzen badu bakarrik.
- kuadrilla osatzen duten toki entitateen erabakia, zeinaren bidez bere burua behartzen baitute funtsen amortizazio urtekoa ordaintzera, eskatzaileak betebeharra ez betetzekotan. Eskatzailea zerga itunduetan parte hartzen ez duen kuadrilla bat denean bakarrik.
Non aurkeztu daiteke eskaera?
Tokiko eta udalerriaz gaindiko azpiegituren sustapenaren eta finantzaketaren zerbitzua
Probintzia plaza, 5 - 2. Solairua.
Aholkularitza eta zalantzak argitzea
Tokiko eta Udalerriaz gaindiko Azpiegituren Sustapenaren eta Finantzaketaren Zerbitzua
Probintzia plaza, 5 - 2. solairua.
14/1997 foru araua, apirilaren 24koa, obra eta zerbitzuen foru plana eta arabako foru aldundiak toki erakundeen obra eta zerbitzuetan laguntzeko bestelako tresnak arautzen dituena, v. Titulua.