Arabako Errioxa

Aspalditik Arabako Errioxa moduan ezaguna den eskualdea berrogei kilometro luze eta zortzi kilometro zabal dituen lur-mihi estua da. Arabako hegoaldean dago, Toloño mendilerroaren eta Ebro ibaiaren artean. 

Arabako Lurralde Historikoko eta Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburua den Vitoria-Gasteizen hegoaldean dago, berrogei kilometrora eta han egon da Erdi Aroaren amaieratik. Bilbotik eta Donostiatik ordu batera dago errepidez, zerbait gutxiago Iruñetik, eta minutu gutxi batzuetara Logroñotik. 

Arabako Errioxak 316 kilometro koadro ditu, Arabaren %10 besterik ez, eta hamaika mila biztanle inguru ditu, arabarren % 3.

Hogeita hiru herri daude eskualdean: Assa, Gorrebusto, Mañueta, Kripan, El Campillar, Zieko, Bilar, Bastida, Labraza, Laguardia, Lantziego, Lapuebla de Labarca, Laserna, Leza, Moreda, Navaridas, Oion, Páganos, Gatzaga Buradon, Samaniego, Eskuernaga, Viñaspre eta Iekora. 

Honako herri hauek aipagarriak dira. Oion: hiru mila biztanle ditu eta industria gune garrantzitsua da, eskualdeko hiriburu ekonomiko bilakatu dutena. Laguardia: mila eta bostehun biztanle ditu eta Arabako Errioxako hiriburu historikoa eta politikoa da. Zieko: ia mila biztanle ditu eta Errioxako ardoaren sorterri noblea da. 

Arabako Errioxa bere txikitasunean, lurralde berezi, aberats eta anitza da.

Arabako txakolina

Txakolina ardo berezia da eta betidanik egon da euskal herriari lotuta. Tradizio handia du Gipuzkoan, Bizkaian eta Arabako Aiara Eskualdean.

Aurkitu diren idatzizko lehenengo lekukotzen arabera, XI. mendean ohikoa zen Araban txakolina egitea Aiarako Eskualdean, bereziki, Amurrion, Laudion eta Aiaran.

Aiaran txakolinerako mahastiek zuten garrantzi hori erabat aldatu zen XX. Mendearen hasieran, atzerakada handia egon baitzen eta ia erabat desagertu zen mahatsondoa.

1988ko ekainean Asociación Alavesa de Productores Artesanos de Txakoli-Arabako Txakolina Elkartea sortu zen, Arabako txakolin mahastiak berrindartzeko beharrezko ahaleginak batzeko asmoz, garai batean inguru horretako ekonomiaren zutabea baitzen txakolina.

2002ko abuztuan Espainiako Gobernuko Nekazaritza Ministerioak “Arabako Txakolina – Txakoli de Álava” Jatorrizko deitura berretsi zuen. Jatorrizko deitura horrek Aiarako Eskualdeari dagokio geografikoki eta bost udalerri daude hor: Aiara, Artziniega, Amurrio, Laudio eta Okondo.

Chispial finka esperimentala

Mahasti bat ezarri da, Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatuak baimentzen dituen barietateen landare-materialezko bilduma batekikoa. Mahastia hiru bloketan dago zatiturik, eta bloke bakoitzean azterlan bana egingo da:

1. blokea: JDkal-ek baimentzen dituen 14 barietateak jasotzen ditu. Errioxa, 9 barietate zuri, eta 5 barietate beltz.

2. blokea: Tempranillo barietatearen 20 kloneko bilduma.

3. blokea: 11 patroi esanguratsuenen bilduma.

Lan ildoak:

  • Barietateek egoera edafoklimatiko berberean eta berdin maneiatuz zer ezaugarri ematen dituzten biltzea.
  • Barietateak landatzean erregenerazio-nekazaritzako teknikak baliatzea, lurzorua errespetatuz, oneratuz eta haren emankortasuna areagotuz.

chispial

 

“Mahastiko mertxika” deitzen zaio mendeetan Arabako Errioxako paisaiaren zati izan den mertxikondo barietate edo mota multzo bati. Nola eta hazien bitartez ugaldu diren, ezin da esan ezaugarri morfologiko egonkorreko mertxika barietatea denik, eta horrek dibertsitate genetiko handia eragin du, eta, hala, baita ondare garrantzitsua eman ere. “Mahastiko mertxika" hazteari utz ez dakion, Mahastizaintza eta Enologia Zerbitzuak sustatu du, Euskadiko Hazien Sarearekin batera, landare-materialen gordailu bat sortzea.

Lan ildoak:

  • Mahastiko mertxikaren barietateen ondare genetikoa zaintzea.
  • Barietateen aleek egoera edafoklimatiko berberean eta berdin maneiatuz zer ezaugarri ematen dituzten biltzea.
  • Mahastiko mertxika lantzean erregenerazio nekazaritzaren teknikak baliatzea

 

melocoton de viña

Finkara bisitaldi bat egiteko eta ardoaren etxeko teknikariek bertan egiten denaz ematen dituzten azalpenak jasotzeko interesa duten pertsonek edo taldeek Ardo Etxearekin harremanetan jar daitezke 945621080 telefono zenbakira deituta edo helbide honetara mezu bat bidalita: casadelvino@araba.eus