Eguneko zentroak eta zentro okupazionalak desgaitasuna eta gaixotasun mentala duten pertsonentzat

  • Baliabide horiek, aldi baterako edo luzarorako, banakako arreta integrala eskaintzen diete desgaitasuna edo gaixotasun mentala duten pertsonei, eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko, euren autonomia pertsonalerako laguntza orokorraren eta espezifikoaren beharra badute.

  • Xedea da erabiltzaileen autonomia mailak hobetu edo mantentzea, haien muga funtzionalak konpentsatzea, ohiko zaintzaileei laguntza ematea eta ingurune komunitarioan parte har dezaten erraztea.

     

  • Adimen desgaitasun sakona duten pertsonak.

  • Garapenaren nahasmenduak dituzten pertsonak.

  • Muga fisiko larriak dituzten pertsonak.

  • Gaixotasun mentala duten pertsonak.

Egoitza zentroak desgaitasuna eta gaixotasun mentala duten pertsonentzat

Bizikidetza-zentroak dira, ohiko etxebizitza edo etxebizitza iraunkor gisa erabil daitezkeenak edo, hala badagokio, aldi baterako etxebizitza gisa; desgaitasuna edo gaixotasun mentala duten eta mendekotasun egoeran dauden pertsonek erabiltzen dituzte, baldin eta premiak etxebizitza pertsonalean edo familiarenean ezin badituzte asebete.

Hainbat mailatako laguntza eskaintzen da, aldizkakoa, mugatua, hedatua eta orokorra, banakakoa eta pertsonen beharrizanei egokitua, pertsonen ongizate fisikoa eta emozionala hobetzeko, haien autonomiari eusteko, eta garapen pertsonala, gaitasunak, trebeziak eta bizimodu autonomoago baterako esperientziak indartzeko.

Aukerak ematen dira, halaber, pertsonek ingurune komunitarioarekin bat egin eta bertan parte har dezaten, eta familian nahiz gizartean dituzten laguntza sareak mantendu eta indartu daitezen sustatzen da.

 

 

  • Adimen desgaitasun sakona duten pertsonak.

  • Garapenaren nahasmenduak dituzten pertsonak.

  • Muga fisiko larriak dituzten pertsonak.

  • Gaixotasun mentala duten pertsonak.