Mendekotasun graduaren balorazioa

Mendekotasunaren Baloraziorako Atala arlo anitzeko lantalde espezializatu bat da, eta arlo anitzeko ikuspegitik betetzen ditu bere eginkizunak.

Organo horren ardura da mendekotasun egoera baloratzen duen txosten teknikoa egitea. Txosten horretan honako hauek zehazten dira:

  • Hura sortu duten diagnostikoak.

  • Mendekotasun gradua.

  • Baloratutako pertsonak eguneroko bizitzako zeintzuk jardueratan behar duen laguntza.

Balorazio Atal Teknikoko profesionalek egiten dituzte, zeinek bere lanbide espezialitatearen arabera, eskaera bakoitza ebaluatzeko beharrezkotzat jotzen dituzten azterketak, elkarrizketak eta gainerako probak.

a) Pertsonak mendekotasun moderatua, larria edo handia baldin badu. Horrelako kasuetan honako hauek jasoko dira:

  • Mendekotasun gradua (puntuazioa adierazita).

  • Mendekotasun egoera behin-behinekoa edo behin betikoa den.

  • Baliozkotasun epea eta berrikuspen data, hala badagokio.

  • Adierazitako mendekotasun graduarengatik jaso daitekeen zerbitzuen edo/eta prestazio ekonomikoen zerrenda; haien egokitasuna ere adieraziko da.

b) Pertsona ez baldin badago mendekotasun egoeran. Horrelakoetan, honako hauek adieraziko dira:

  • Lortutako puntuazioa.

  • Pertsonari jakinaraztea dagokion oinarrizko gizarte zerbitzura jo dezakeela eta bertan eska dezakeela mendekotasunik gabeko pertsonentzako foru sareko zerbitzu integratuetarako sarbidea.

Mendekotasun graduren bat izan dezakeen edozein pertsona, honako baldintza hauek betetzen baditu:

  • Gaur egun Araban bizitzea, Espainiako lurraldean bost urtez bizi izana guztira, eta bost urte horietatik bi eskaera aurkezten duen egunaren aurrekoak izatea.

  • Bost urtetik beherako haurren kasuan, haien zaintza eta tutoretza daukanak bete beharko du Espainiako lurraldean bizitzen emandako denborari buruzko baldintza.

Baldintza horiek bete eta Espainiako nazionalitaterik ez duten pertsonei urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoa aplikatuko zaie, atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei buruzkoa.

Balorazioaren berrikuspena

Pertsona baten mendekotasun gradua onartuz gero, pertsona horrek ezin izango du balorazio berririk eskatu ebazpenaren egunetik bi urte igaro arte, ez bada mendekotasun egoeraren hobetze edo okerragotze egiaztagarririk izan, edo diagnostikoan edo baremoa aplikatzerakoan akatsik egin ez bada.

Mendekotasunaren aitorpena behin-behinekoa izanez gero, ebazpenean aurreikusitako epean bakarrik izango ditu ondorioak.

Banakako arreta plana

Balorazioa egin ondoren, ebazpen bat jasoko da zehaztuko duena mendekotasun egoera aitortu den ala ez eta zein gradu, hala badagokio.

Ez bada aitortu mendekotasun egoerarik, pertsona berari dagokion oinarrizko gizarte zerbitzura joan beharko da, eta eskatu beharko du mendekotasun egoeran ez dauden pertsonentzako baliabideak eta zerbitzuak eskuratzea.

Mendekotasun egoera aitortuz gero:

  • Pertsona Gasteizen bizi bada, hitzordua emango zaio eta dagokion gizarte langilearen izena jakinaraziko zaio.

  • Eta Arabako Lurralde Historikoko beste udalerri batean bizi bada, bere herriko oinarrizko gizarte zerbitzura joan beharko du.

Bi kasuetan, xedea da banakako arreta plana (BAP) egitea, non zehaztuko baitira pertsona bakoitzarentzat egokienak diren zerbitzu, baliabide edo prestazio ekonomikoak eta informazioa ematea dituzten eskubide sozialei buruz eta horiek eskuratzeko moduei buruz. Horretarako, elkarrizketak egingo dira eta etxeetara egin behar diren bisitak zehaztuko dira.