Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa (ZLPE)

Dirulaguntza honen xedea da eguneko zentro, egoitza edo etxebizitza komunitario pribatuetako arretaren ondoriozko gastuak estaltzen laguntzea.

  • Modalitate arrunta: zerbitzu eta zentroak erabili ahal izateko, urtean 45 egun edo gauetako muga baino gehiagoko aldi jarraituetan.

  • Atseden hartzeko modalitatea: modalitate honen xedea da laguntza ematea mendekotasuna aitortua duten pertsonen ohiko zaintzaileei, egun batzuk hartu beharra dutenean atseden hartzeko, etxebizitzan zaharberritze obrak egiteko edo ospitaleratzeko, esate baterako. Gehieneko denbora muga 45 egun edo gauetakoa da, atseden hartzeko zerbitzuaren izaeraren arabera, eta jarraian edo tarteka hartu ahal izango dira.

Mendekotasuna duen pertsonak bete beharrekoak:

  • Mendekotasuna duen pertsona gisa baloratuta egotea eskubidea ematen duten graduetan:
    • III. gradua, 75-100 bitarteko puntu kopurua MBBan.

    • II. gradua, 50-74 bitarteko puntu kopurua MBBan.

    • I. gradua, 40-49 bitarteko puntu kopurua MBBan.

  • Banakako arreta programa edukitzea eta bertan jasota egotea prestazio ekonomikoa egokia dela

  • Eskaera aurkezten den egunean Arabako Lurralde Historikoan erroldatuta egotea eta bertan bizitzea benetan.

  • Betekizunak betetzen dituen zerbitzu edo zentro batean plaza bat baduela frogatzea.

  • Atseden hartzeko modalitateko ZLPEaren kasuan: bere etxean bizi izatea, inork zainduta, bai atseden hartzeko egonaldiaren aurretik, bai ondoren.

     

Zerbitzu edo zentroak bete beharrekoak:

  • Funtzionamendurako baimena edukitzea.

  • Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoari atxikitako zentro edo zerbitzu gisa jarduteko akreditazio egokia edukitzea, Arabako Foru Aldundiak emana.

  • Arabako Lurralde Historikoan kokatuta egotea, lehen xedapen gehigarrian aipatzen diren salbuespenezko kasuetan izan ezik.

     

026 Titularra ez den pertsona fisiko edo juridiko bati ZLPEa ordaintzeko baimena.
027 Zerbitzuz edo zentroz aldatzeko baimena eskatzeko inprimakia.
F30 Eskabidearen inprimakia.