Mugitzeko arazoak dituzten pertsonentzako laguntza ekonomikoa, taxia garraiobide alternatibo modura erabil dezaten

  • Programak helburutzat dauka mugitzeko zailtasun handiak izan eta garraiobide kolektibo arruntak erabili ezin dituzten pertsonen bizi kalitatea hobetzea.

  • Honela ordaintzen da garraiorako laguntza: aurreordainketako txartel izenduna ematen zaie eta bertan kargatzen da laguntzaren zenbatekoa, taxi zerbitzuan gastatu ahal izateko, garraiobide alternatibo modura.

  • Urteko zenbatekoa, gehienez, 880 euro da. Zenbateko hori familiaren errentaren arabera haztatuko da.

Arabako edozein udalerritan bizi diren pertsonak, mugitzeko desgaitasun larria badute, gurpil aulkia erabiltzen badute, edo bi makilaren nahiz hirugarren pertsonen laguntza behar badute oinez ibiltzeko.

  • 12 urte edo gehiago izatea.

  • Arabako Lurralde Historikoko udalerrietako edozeinetan erroldatuta egotea eskaera aurkeztu baino urtebete lehenagotik, gutxienez, etenik gabe.

  • Ez egotea ezinduta, ez osasun egoerarengatik ez beste ezergatik, ohiko bizilekutik kanpora joan-etorriak egiteko.

Pertsona onuradunak baldintza hauek bete behar ditu desgaitasunaren aldetik:

  • Galera funtzionala edo anatomikoa edo funtsezko deformazioa izatea, ehuneko 33koa edo handiagoa, garraio kolektiboa erabiltzea erabat eragozten diona, erregelamenduz ezarritako baremo espezifikoaren arabera.

  • Desgaitasun psikikoak, edo gaixotasun mentalak, ez eragoztea bere kabuz bizi ahal izatea. Desgaitasun psikikoa ezin da izan % 52tik gorakoa.

Laguntza teknikoak eta laguntzarako produktuak erosteko laguntza ekonomikoa

Laguntza teknikoa (laguntzarako produktua): autonomiaren murrizketari aurrea hartzeko edo hura konpentsatzeko, arintzeko nahiz ezabatzeko berariaz fabrikatzen den edo merkatuan dagoen produktu, tresna, ekipamendu edo sistema tekniko oro:

  • Laguntza tekniko berreskuragarriak, hau da, hainbat onuradunek hurrenez hurren erabil ditzaketenak eta lekuz alda daitezkeenak, garraio kostuak baino kostu handiagorik gabe. Maileguaren edo aldi baterako lagapenaren bidezko hornidura zerbitzuen bitartez eskuratu ahalko dira;
  • Laguntza tekniko berreskuraezinak, hau da, euren ezaugarriengatik eskualdatu ezin direnak eta, beraz, eskatzaile bakar baten onurarako direnak, edo, aparteko kasuetan bakarrik, hainbat eskatzaileren onurarako aldi berean. Horrelakoetarako irispidea bermatzeko, haiek eskuratzeko laguntza ekonomikoak eman ahalko dira.
  • Ingurune fisikoa egokitzeko laguntza ekonomikoak: oztopo arkitektonikoak ezabatzeko obrak diseinatu eta egiteko, eta erabiltzailearen etxebizitzan egokitzapenak egiteko irisgarritasuna erraztu eta pertsonaren autonomia maila hobetze aldera.

Gutxienez % 33ko desgaitasuna duten pertsonak eta mendekotasuna duten pertsonak, laguntzarako produkturen baten beharra badute edo ohiko bizilekuan egokitzapenak egin behar badituzte irisgarria izan dadin eta barrualdean autonomia maila hobea lor dadin.

  • Adin mugarik gabe, salbuespen hauekin:

    • Ibilgailu motordunak egokitzea plataforma jasotzaileen bidez (3 urte edo gehiago eduki behar dira).

    • Entzuteko protesiak (16 urte edo gehiago eduki behar dira).

  • Arabako Lurralde Historikoan erroldatuta egotea urtebete lehenagotik, gutxienez.

  • Baloratuta egotea % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna duen pertsona gisa edo mendekotasuna duen pertsona gisa.

  • Antzeko laguntzarik jaso ez izana aurreko 6 urteetan, salbu eta txosten tekniko egokiaren bidez behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan.