Mendekotasun graduak

I. gradua: mendekotasun moderatua. 25 puntutik 49 puntura bitartean.

Baldin eta pertsonak laguntza behar badu eguneroko hainbat jarduera egiteko egunean behin, behintzat, edo aldizka laguntza behar badu edo mugak badauzka bere autonomia pertsonalerako.

II. gradua: mendekotasun larria. 50 puntutik 74 puntura bitartean.

Baldin eta pertsonak laguntza behar badu eguneroko hainbat jarduera egiteko egunean bi edo hiru aldiz baina ez badu nahi zaintzaile baten laguntza etengabea edo laguntza handia behar badu bere autonomia pertsonalerako.

III. maila: mendekotasun handia. 75 puntutik 100 puntura bitartean.

Baldin eta pertsonak laguntza behar badu eguneroko hainbat jarduera egiteko hainbat aldiz egunean, eta guztiz galdua duenez autonomia fisikoa, mentala, adimenekoa edo sentsoriala, beste pertsona baten laguntza orokorra behar badu ezinbestean eta etengabe bere autonomia pertsonalerako.