Enologia Laborategia

Enologia laborategiak upeltegi, kooperatiba edo partikularrei ematen die zerbitzua, erakunde publikoak zein pribatuak izan:

  • Analisi zerbitzuak ematea: muztioak, ardogintzako produktuak, sagardoak eta beste batzuk.
  • Analisi eta esportazio ziurtagiri ofizialak egitea
  • Informazio eta aholku teknikoa emateko lanak egitea enologia gaietan.
  • Administrazioei eta enpresei laguntzea mahastizaintzarekin eta ardogintzarekin lotutako lanetan.

 

Kalitate politika

Arabako Foru Aldundiaren Nekazaritza Saileko Mahastizaintza eta Enologia Zerbitzuko – Ardoaren etxeko laborategia Estatuko Egiaztapen Erakundeak (ENAC) egiaztatuta dago saiakuntza laborategi gisa, UNE-EN ISO/IEC 17025 kalitate arauaren pean, 756/LE1606 Egiaztapenaren Hedaduran ageri diren saiakuntzak egiteko..

Arabako foru aldundiko mahastizaintza eta enologia zerbitzua – Ardo etxea

  • Lapueblako errepidea, zk.g.,
  • 01300 GUARDIA (Araba)
  • Tel: 945621080 945621070       
  • E-mail: casadelvino@araba.eus 
  • 08:15etik 14:30era, astelehenetik ostiralera.

Laborategiaren zerbitzuak

Analisia
Laborategiaren beraren analisi metodoak baliatuko dira. Analisi bera egiteko metodo bat baino gehiago egonez gero, metodo egiaztatuak baliatuko dira, ahal izanez gero, eta metodo automatikoak lehenetsiko dira.

Laginak entregatzea
Laginak norberak entregatu behar ditu, edo garraio bidez helarazi Mahastizaintza eta Enologia Zerbitzuaren harrerara (Ardoaren Etxera)
Laginak garraio bidez helarazi badira, ANALISI ESKABIDEA aurkeztu behar da haiekin batera, eskatzaileak sinaturik eta honako datu hauekin:

  • Eskatzailea: pertsona edo erakundea.
  • Produktu mota.
  • Analisi-buletin mota (estandarra, esportazioa, iruzurrak, upelekoak etab.) eta intereseko datu osagarriak (hala nola herrialdea, lotea eta abar).
  • Lagin kopurua
  • Erreferentziak: Laginen identifikazioak, bezeroak emanik.
  • Lagin bakoitzarekin egitekoak diren saiakuntzak
  • Beharrezkoak izanez gero: Lagin bakoitzaren eeste saiakuntza-txosten batzuk eta/edo esportaziorako ziurtagiri batzuk.
  • Lehenengo aldia izanik eskatzailea laborategiaren bezero erregistroan egon ezean, identifikazioari, lokalizazioari eta bankuei dagozkion datuak eman beharko ditu.
  • Bezeroak jatorrizko saiakuntza txostenak eska ditzake, gaztelniazkoak eta/edo ingelesezkoak.

Beste betebehar batzuk
Analizatu beharreko ardo laginei dagokienez, beharrezkoa izango da:

  • Bolumen egokia, analizatu beharreko parametroen araberakoa.
  • Gutxienez: 100 ml. Normalean: 750 ml.
  • Ontzi egokietan aurkeztu behar dira, aire ganberarik gabe, ongi itxita eta behar bezala identifikatuta.
  • ESPORTAZIORAKO: Ardo bakoitzeko bi botila aurkeztu behar dira, esportatu behar den bolumenetik hartuak, behar bezala etiketaturik merkatura atera diren bezala, eta J.D. edo G.A. jakin batekoak badira, dagokion kontraetiketa.

Saiakuntza txostenak jasotzea

Bezeroak berak jaso ditzake txostenak, eskura, edo badauka eskatzea posta elektronikoz edo faxez bidaltzeko ere.

Txostena eman osteko urte osoan zehar eska dezake jatorrizko txostenen kopiak igortzeko.

Saiakuntza txostenak ezin dira erreproduzitu ez osorik ez partez laborategiaren beraren idatzizko baimenik gabe.

Erantzuna emateko epe arrunta

  • Laborategiaren beraren metodoekin egin beharreko saiakuntza arrunta izanez gero (errutinazkoak), 24 bat ordu.
  • Esportaziorako ohiko analisiak izanez gero, 48 bat ordu.
  • Analisi berezietarako, galdetu laborategiari.

Analisi zerbitzuaren prezioa
Analisien eta ziurtapenen prezio publikoak onartzen dituen 13/2015 Foru Dekretu martxoaren 17koak arautzen du prezioa, bai eta osteko eguneratze urtez urtekoek.

Beste txosten batzuk
Orobat egiten dira Salmenta Libreko Ziurtagiriak, Alkohol Eduki Handiaren Ziurtagiriak edo EBz kanpoko herrialdeetara egin beharreko esportazioetarako eskatzen diren izapideetarako behar direnak.

Bezeroen gogobetetzea
Laborategiko harreran bada bezeroen gogobetetze galdetegi bat haien esku, iritziak emateko edo/eta kexak edo iradokizunak adierazteko; horri esker, laborategiak etengabeko hobekuntza plan bat ezar dezake.

Enologia Zerbitzuko teknikariek betetzen duten eginkizun funtsezkoetako bat da kontsultei erantzutea eta emaitza analitikoen eta gai enologikoen gaineko aholku ematea (ardoak eta ardotik eratorritako produktuak egin, kontserbatu eta botilaratzeari buruzko praktika eta tratamenduen gaiari buruz, esate baterako).

Aholkularitza teknikoa

Mahastizaintza eta Enologia Zerbitzuari dagozkio, besteak beste, mahastizaintzari loturiko eginkizun hauek: 

  • Mahastiak lantzeko teknikarik egokienak aztertzea, esperimentatzea eta zabaltzea, ikerketa zentro ofizialekin lankidetzan. 
  • Mahastizaintza eta enologia gaietan laguntza teknikoa eta aholkuak ematea mahastizain, ardogile eta halako jardueretan hasi nahi duten ekintzaileei.
  • Ezartzen diren kanpaina arauak betetzen diren zaintzea, eta haiei buruzko espedienteen berri ematea, bai eta mahastizaintza eta ardogintza arloko arau hausteen aktak egitea ere. 

Mahastizaintza eta Enologia Zerbitzua Guardiako Ardo Etxe izenez da ezaguna, eta BERTARA JO DEZAKEZU AHOLKURIK BEHAR BADUZU, EDO MAHASTIZAINTZA ETA ARDOGINTZA GAIEI LOTURIKO ZALANTZA TEKNIKOREN BAT BADUZU.