Zerga aitorpenak internet bidez aurkeztera beharturik ez dauden pertsona fisikoek edo entitateek bete eta aurkezteko moduak

1. Internet bidez, egoitza elektronikoaren bidez: 

Banakako aitorpenen aurkezpena atalean, on line egin eta Ogasunari zenbait zerga aitorpen bidal dakizkioke.

Horretarako, identifikazio elektronikorako bitarteko bat behar da (BAK, BAKQ edo ziurtagiri digitala).

Identifikazio elektronikorako bitartekoak

 

2.- Internet bidez, www.araba.eus helbidean eskura dagoen eredu fiskalen programaren bidez:

bertan jasotako zerga aitorpenak egin eta Ogasunera bidal daitezke.

Horretarako, identifikazio elektronikorako bitarteko bat behar da (BAK edo BAKQ edo ziurtagiri digitala).

 

3. Paperean, finantza entitateen bitartez:

Ordaindu beharreko zergen zorraren kasuan.

 

4. Paperean, posta arruntaren bidez:

Identifikazio elektronikorik ez badago (BAK, BAKQ edo ziurtagiri digitala), eredu fiskalen programarekin aurrez egindako zerga-autolikidazioak edo zerga-aitorpenak inprima daitezke, edo, bestela, www.araba.eus helbideko PDF inprimakia erabil daiteke. Postaz bidal daitezke Arabako Foru Ogasunera (Samaniego kalea 14, 01008 Gasteiz).

Aitorpenak paperean aurkeztuz gero, identifikazio etiketa nahitaez erabili beharko da. Halakorik izan ezean, honako hauek eska daitezke:

Zerga aitorpenak aurkezteko moduari buruzko edozein zalantza izanez gero, hacienda@araba.eus   posta elektronikoaren bidez edo 945181555 telefonora deitu daiteke, 8:00etatik 14:30era, astelehenetik ostiralera.