Europako inbertsio-funtsak

Martxoaren 7ko 2/2008 Foru Arauak zerga tratamendua ezartzen die berrikuntza teknologikoko, enpresa kapitalizazioko eta jarduera ekonomikoaren finantzazioko  proiektuak finantzatzea sustatzea helburu duten Europako funts jakin batzuei.

Zer zerga-pizgarri dituzte?

Europako epe luzerako inbertsio-funtsak (EELIF) direla eta, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren tributazioan partaidetzen eskualdaketetan lortzen diren errentei salbuespena aplikatu ahal zaie berrinbertsioagatik.

Berrikuntza bultzatzeko Europako funtsei dagokienez:

  • Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kuotan % 15eko murrizketa ezartzen da, 750 euro gehienez, zergaldian partaidetzak eskuratzeko ordaindutako zenbatekoengatik nahiz haien eskuratzea finantzatzeko kreditu-entitateetan gordetzen diren zenbatekoengatik. Horretarako, ordea, partaidetzak eta gordailuak bost urtez mantendu beharko dira.

  • Erosten diren partaidetzak Ondarearen gaineko zergatik salbuesten dira.

  • Partaidetzen eskualdaketa kasuetan berriro inbertsioak egiteagatik.

Gainera, funts bateko partaideek Arabako Foru Aldundiak onartzen dituen Europako epe luzerako inbertsio funtsetarako (EELIF) ezarritako zerga pizgarriei heldu nahi badiete, funtsak onartuta eduki behar du berrikuntza bultzatzeko Europako funtsaren izaera.

Inbertsio-funtsaren izendapena Europako epe luzerako inbertsio-funtsak (EELIF)
IFZ V-95.920.310
Erakundea Solventis SGIIC
Mota Berrikuntza bultzatzeko Europako funtsa.
Ebazpenaren data 2019ko otsailaren 13a
Ebazpenaren zenbakia 364/2019 Foru Agindua
Ebazpena Ikusi ebazpena

Europako epe luzerako gainerako eta behar bezala onartutako funtsei dagokienez, salbuespena ezartzen da partaidetzen eskualdaketa kasuetan berriro inbertsioak egiteagatik. Horrez gain, salbuespena ezartzen da  oinordekotzaz eta legatuz eskuratzen direnean jarduera ekonomikoaren finantzaketa sustatzeko edo kapitalizazioa sustatzeko Europako funtsetako partaidetzak, beti ere aipatutako foru arauak ezarritako baldintzak betetzen badira.

 

Zein arautegi  bete behar dute? 

Hemen ezarritako betekizunak betetzen dituzte: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015eko apirilaren 29ko 2015/760 (EB) Erregelamendua, Europako epe luzerako inbertsio-funtsei buruzkoa. Gainera, zerga-pizgarriak aplikatu ahal izateko, ezinbestekoa da 2/2018 Foru Arauan adierazitako betekizunak ere betetzea.