Oinordekotza eta Dohaintzen gaineko Zerga

Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergak, zuzenekoa eta subjektiboa denak, pertsona fisikoek irabaziz (dohain) eskuratutako ondare gehitzeak kargatzen ditu.

Hots, hauek jarriko ditu zergapean zerga honek:

  • Ondasunak eta eskubideak jaraunspenez, legatuz edo oinordetzako beste tituluren baten bidez eskuratzea.
  • Ondasunak eta eskubideak eskuratzea dohaintza bidez edo beste edozein negozio juridiko doako eta "inter vivos” bidez .
  • Bizi aseguruen onuradunek kantitateak jasotzea, kontratugilea (poliza sinatu zuena) onuradunaz beste pertsona bat denean, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren araudian berariaz araututako kasuetan izan ezik.

Dokumentazioa

Jaraunspenak aurkezteko epeak 

Dohaintzak aurkezteko epeak

Ahaidetasunaren ziozko tarifak eta atxikipenak

Ohiko galderak

Laguntza programa

Eredu bakoitzeko autolikidazioak oinordetza eta dohaintzen laguntza programa erabiliz egin eta inprimatu edo Foru Aginduaren bitartez onartutako paperezko inprimakiak eskuz bete ahalko dira.

Laguntza programaren bidez egin eta inprimatu, zein eskuz bete, autolikidazio hori Ogasunaren bulegoetan aurkeztuko da, erakunde laguntzaile batean ordaindu ondoren, ordaintzeko kuota ateratzen bada.

64 biteko Microsoft Office bertsio bat baduzu

32 biteko Microsoft Office bertsio bat baduzu

Araudia

11/2005 Foru Araua, maiatzaren 16koa, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzkoa. (ALHAO, 2005eko maiatzaren 27koa)

74/2006 FORU DEKRETUA, azaroaren 29ko Diputatuen Kontseiluarena. Honen bidez, Oinordekotza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko Araudia onartu da. (ALHAO, 2006ko abenduaren 22koa) 

Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuaren 547/2009 Foru Agindua, urriaren 7koa, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko diputatuarena, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren autolikidaziorako 650, 651, 652, 653, 654 eta 655 ereduak onartu dituena eta haiek nola eta non aurkeztu behar diren ezarri duena. (ALHAO, 2009ko urriaren 14koa)