Aurkezteko eta helbideratzeko epea

Arabako foru araudiari lotutako erakundeen sozietateen gaineko zergaren autolikidazioak, sortzapena 2020ko abenduaren 31n izan dutenak, 2021eko uztailaren 1etik 2021eko uztailaren 30era bitarteko epean aurkeztuko dira.

Arabakoa ez den beste araudi bati lotutako zergadunek foru ogasun honetan aurkeztuko dituzte beren aitorpenak, bakoitzak bere araudian ezarritako epeen arabera.

Helbideratutako kuota positiboak 2021eko abuztuaren 4an zordunduko dira.