Zerga zorren ezohiko zatikapena, covid-19ren ondorio ekonomikoak arintzeko

Nork eska dezake ordainketa zatikatzea?

Jarduera ekonomikoak egiten dituzten pertsona fisikoak, hau da, autonomoak.

Mikroenpresak eta enpresa txikiak, Sozietateen gaineko Zergaren Foru Arauaren 13. artikuluaren arabera.

 

Zeintzuk dira zatikatzeko eskaera honen xede izan daitezkeen zorrak?

Zerga autolikidazioetatik datozen zorrak, baldin eta haiek aurkeztu eta borondatezko epean ordaintzeko epea amaitzen bada 2020ko martxoaren 14a eta ekainaren 1a bitartean.

Administrazioak eginiko likidazioetatik eratorritako zorrak, baldin eta haiek borondatez ordaintzeko epea amaitzen bada 2020ko martxoaren 14a eta ekainaren 1a bitartean.

Halaber, zatikatze hori 2020ko otsaileko, martxoko, apirileko eta maiatzeko hileroko autolikidazioen ondoriozko tributu zorrak kitatzeko eskatu ahal izango da, betiere dagokion autolikidazioa aurkezten badute, eta zatikatze hori eskatzen bada, ekainaren 1a baino lehen.

 

Zer ordainketa baldintza ditu ezohiko zatikapen horrek?

Zatikatutako zorra zenbateko berdina duten hileko sei epetan ordaindu beharko da. Lehen epea zergadunak adierazitako banku kontuan zordunduko da, 2020ko uztailaren 10ean.

Zorra zatikatzeak ez du berandutze interesik sortuko.

 

Zer dokumentazio behar dut ezohiko zatikapen hori lortzeko?

Ez da beharrezkoa dokumentazio osagarririk edo bermerik aurkeztea eskaera egiteko orduan.

 

Nola eska dezaket ezohiko zatikapen hori?

Autolikidazioa paperezko eredu inprimatuan egin baduzu, eskabide hori inprimatu eta autolikidazioari erantsi beharko diozu, eta bi inprimakiak posta elektronikoz bidali beharko dituzu helbide honetara: fraccionamientosCOVID@araba.eus Hori guztia, 2020ko ekainaren 1a baino lehen. Mesedez, emailaren “gaia” atalean jarri zure IFZ.

Jaitsi eskaera

Arabako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoan eskuragarri dagoen "lineako" zerbitzuaren bidez autolikidazioa egin baduzu eta Arabako Foru Ogasunari bidali badiozu, edo behin-behineko likidazio baten zatikapena eskatzen baduzu, eskaera hau bete eta "Bidali" klikatuz bidali beharko duzu, beste dokumenturik erantsi gabe. Mesedez, emailaren “gaia” atalean jarri zure IFZ.

Izapidetu