Zerga zorren ezohiko zatikapena, covid-19ren ondorio ekonomikoak arintzeko

Nork eska dezake ordainketa zatikatzea?

Jarduera ekonomikoak egiten dituzten pertsona fisikoak, hau da, autonomoak.

Mikroenpresak eta enpresa txikiak, Sozietateen gaineko Zergaren Foru Arauaren 13. artikuluaren arabera.

Hori eskatzen duten zergadunek zerga betebeharrak beteta eduki behar dituzte.

 

Zeintzuk dira zatikatzeko eskaera honen xede izan daitezkeen zorrak?

  • Zerga autolikidazioetatik datozen zorrak, baldin eta haiek aurkeztu eta borondatezko epean ordaintzeko epea amaitzen bada 2021eko urtarrilaren 1a eta maiatzaren 31 bitartean.
  • Administrazioak eginiko likidazioetatik eratorritako zorrak, baldin eta haiek borondatez ordaintzeko epea amaitzen bada 2021eko urtarrilaren 1a eta maiatzaren 31a bitartean.

 

Zer ordainketa baldintza ditu ezohiko zatikapen horrek?

Zatikatutako zorra zenbateko berdina duten hileko sei epetan ordaindu beharko da. Lehen epea zergadunak adierazitako banku kontuan zordunduko da, 2021eko uztailaren 10ean.

Zorra zatikatzeak ez du berandutze interesik sortuko.

 

Zer dokumentazio behar dut ezohiko zatikapen hori lortzeko?

Ez da beharrezkoa dokumentazio osagarririk edo bermerik aurkeztea eskaera egiteko orduan. Helbideratze kontua baino ez da adierazi behar

 

Nola eska dezaket ezohiko zatikapen hori?

Eskaera modu telematikoan egin beharko da, joko tasaren kuotetarako izan ezik, paperezko ereduan egin behar baita. Hainbat aukera dituzu:

1. Zerga ereduen laguntza programaren bidez egin eta bidaltzen baduzu autolikidazioa, berariaz gaitutako marka markatu ahal izango duzu, Ordainketa mota/Zatikatzea atalean; hartara, zure eskaera erregistratuta geratuko da eta Foru Ogasunera igorriko da zure autolikidazioarekin batera.

2. Autolikidazioa Arabako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoaren bidez egin eta bidaltzen baduzu ("Banakako Aitorpenak aurkeztea"), behin zure autolikidazioa Arabako Ogasunera bidalita, ezohiko zatiketa eskatu beharko duzu Egoitza Elektronikoan bertan dagoen Zatikatzeak/Geroratzeak zerbitzuan zehaztutako aukeraren bidez.

IZAPIDETU

 

 

3. COVIDaren ondoriozko ezohiko zatikapena eskatu nahi baduzu jokoaren tasaren ondoriozko zerga zorrak ordaintzeko, hemen sakatuta lortzen den inprimakia bete, inprimatu eta aurkeztu behar duzu, autolikidazioekin batera, gure bulegoetatik edozeinetan (Erregistrorako hitzordua eskatu).