Eskatu ura pitxerrean!

Arabako Foru Aldundiak kanpaina bat abiarazi du kontsumitzaileak animatzeko ura beirazko pitxerrean eska dezaten jatetxeetan, bilkura aretoetan, hoteletan...

Era horretan, ekiditen dugu behar ez ditugun plastikozko hondakinak sortzea.

Ingurumenaren aldeko jestu txiki bat da. Eskatu ura pitxerrean! Eskubidea dugu. Bat egin ezazu Tantakarekin. Lotsarik gabe! Ingurumenak eskertuko dizu.

Arabako Lurralde Historikoko 114 taberna eta jatetxek dagoeneko bat egin duten ekimen baten bigarren urratsa da. Haiek guztiek ura Tantakaren pitxerretan eskaintzen diete bezeroei, eta horrela plastikozko hondakinak sortzea ekiditen dute.

Era berean, Aldundiaren eraikin eta museoetan, baita Arabako udalen eta kuadrillen osoko bilkuretan ere, beirazko pitxerrak daude haien bilera eta batzarretarako.

Eta zuk? Zergatik ez?

Ba al zenekien?

  • Minutu oro plastikozko milioi bat botila erosten dira munduan.
  • Horretarako, Lurrean 2,7 milioi tona plastiko fabrikatzen dira ura botilaratzeko.
  • Ur botila batek 1.000 urte arte iraun dezake biodegradatu arte.
  • Araban, denetara, 14.000 tona hondakin plastiko sortzen dugu urtean.
  • Hortaz, gutako bakoitzak 44 kilo sortzen du urtean.