angle-left null 20R eredua: Enpresa berregituraketen zerga araubide bereziaren aukera jakinaraztea

20R eredua: Enpresa berregituraketen zerga araubide bereziaren aukera jakinaraztea

Izapidetu

Epeak

Irekita

Eragiketa dokumentatzen duen eskritura publikoa inskribatu eta hurrengo hiru hilabeteetan. Inskripzioa beharrezkoa ez bada, eragiketa dokumentatzen duen eskritura publikoa egilesten den egunetik aurrera zenbatuko da epea. Eskrituran, abenduaren 13ko 37/2013 Foru Arauaren, sozietateen gaineko zergarenaren, 114. artikuluan ezarritakoaren arabera, nahitaez adieraziko da araubidea hautatu dela.

Sozietatearen egoitza aldatuz gero, aurkezpena eragiketa dokumentatzen duen eskritura publikoan edo agiri baliokidean ezarritako egoitza berria Batasuneko estatuaren erregistroan inskribatu ondoko hiru hilabeteetan egingo da.

Aurkeztu beharreko agiriak

Bategite eta zatiketetan, Merkataritza Erregistroan inskribatutako bategite edo zatiketaren eskritura publikoaren kopia, bai eta merkataritzako arautegiaren arabera eskritura erregistroan inskribatzeko nahitaez erantsi behar zaizkien agiri guztien kopiak ere. Inskripzioa beharrezkoa ez bada, eragiketa dokumentatzen duen eskritura publikoaren kopia, abenduaren 13ko 37/2013 Foru Arauaren, sozietateen gaineko zergarenaren, 114. artikuluan ezarritakoaren arabera. Kopia horrek nahitaez adieraziko du araubidea hautatu dela.

Dirua ez beste zerbaiten ekarpenetan, aktiboaren eta pasiboaren lagapen osoetan eta balore trukeetan, sozietatearen eraketaren eskritura publikoaren kopia edo kapitalaren gehikuntzarena, bai eta merkataritzako arautegiaren arabera eskriturari nahitaez erantsita behar zaizkion agirien kopiak ere. Eragiketa dokumentatzen duen eskrituraren kopia, eraketaren edo kapitalaren gehikuntzaren eskritura beharrezkoa ez bada.

Liburuxka informatiboaren kopia ere aurkeztuko da, eragiketa akzioak eskuratzeko eskaintza publiko baten bidez egin bada.

Sozietatearen egoitza aldatuz gero, eragiketa dokumentatzen duen eskritura publikoaren edo agiri baliokidearen kopia eta sozietatea egoitza berria dagoen Batasuneko estatuaren erregistroan inskribatzeko nahitaez erantsi beharreko agiri guztienak.

Ez dira 1. paragrafoan zerrendatutako agiriak eskatuko, baldin eta agiri horiek dagoeneko Arabako Foru Aldundiaren esku badaude, aldez aurretik 036 edo 600E ereduak aurkeztu izateagatik. Horretarako, berariaz adieraziko da ereduan zer eratan aurkeztu edo aurkeztuko diren agiri horiek Arabako Foru Aldundian.

Informazio gehiago

Eskuratzaileak komunikazio bat egingo du eragiketa bakoitzeko, eskritura publiko batean eskuratzaile bakar baten eragiketa batzuk biltzen badira. Eragiketa batean hainbat eskuratzaile badaude, bakoitzak bere jakinarazpena egin behar du eragiketari buruz.

Zer behar dut?

    • Zertifikatu digitala
    • Ontzi jokoa
Izapidetu