angle-left null TR Licencias de Caza y Pesca

Ehiza eta arrantzarako baimenak eskatzea

Izapidetu

Epeak

Irekita

Aurkeztu beharreko agiriak

Ehiza azterketa gainditu badu homologatutako autonomi erkidegoren batean:

  • Azterketaren ziurtagiria eta NANa aurkeztu behar dira.

 

Homologatutako autonomi erkidegoren bateko ehiza lizentzia aurkezten badu:

  • Indarrean dagoen lizentzia eta NANa eta erkidego horretan erroldatuta dagoela ziurtatzen duen agiria aurkeztu behar dira.

 

Aldi baterako lizentzia

Aldi baterako, Ehiza eta Arrantza Atalak ehizarako aldi baterako lizentzia jaulki ahalko die Euskal Autonomia Erkidegoan bizi ez diren herritarrei.

 

Betekizunak:

  • Ezinbestekoa izango da bizi diren erkidegoko indarreko lizentzia edukitzea eta zinpeko aitorpen bat izenpetzea, non jasoko den ez dagoela ezgaituta ehizan aritzeko.
  • Aldi baterako lizentzia baten indarraldia gehienez jarraiko hamabost egun natural izango da, eta gehienez ere horrelako bi lizentzia lortu ahalko dira pertsona eta ehiza denboraldi bakoitzeko.

 

Lizentzia izapidetzea:

  • NANa eta bizi den erkidegoko indarreko lizentzia eta errolda ziurtagiria eta zinpeko aitorpena aurkeztu behar dira.

Informazio gehiago

  • Lehenengo ehiza lizentzia lortzeko, 14 urte beteta eduki beharra dago (adindun izan arte, haren legezko ordezkariaren baimena beharko dute) eta egiaztatu gaindituta daukala EAEko ehiza azterketa.
  • Araban helbideratutako adingabe edo atzerritarrek Ogasunak emandako Identifikazio Fiskaleko Zenbakia aurkeztu ahal izango dute. Araban helbideratu gabeko atzerritarrek, berriz, indarrean dagoen pasaportea aurkeztu beharko dute.
  • EAEko ehiza azterketaren baliokidea duten autonomia erkidegoek -Asturias, Kanariak, Galizia, Nafarroa, Errioxa, Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa eta Extremadura- jaulkitako gaitasun ziurtagiriak ere onartuko dira.
  • Ez dira homologagarriak izango autonomia arteko lizentziak.

Zer behar dut?

  • Ziurtagiria.

Aurrez aurre:

Ehiza eta Arrantza Ataleko bulegoetan 
Probintzia plaza, 5- beheko solairua 
01001 Vitoria-Gasteiz

Posta elektronikoz: licenciascazaypesca@araba.eus

Herritarren arretarako telefonoak eta helbideak

Izapidetu