EPEEN ETENALDIAREN AMAIERA

 

Administrazio-prozedurak

 

463/2020 Errege Dekretuak deklaratutako alarma egoera luzatzen duen maiatzaren 22ko 537/2020 Errege Dekretuaren 9. artikuluan adierazitakoaren arabera, amaiera ematen zaio administrazio epeak eteteari, 2020ko ekainaren 1etik aurrerako ondorioekin.

 

Zerga-prozedurak

Osasun larrialdiko egoerak ekonomiaren sektore kalteberenetan izan dezakeen inpaktua leuntzeko asmoz, Foru Gobernu Kontseiluak premiazko zerga neurriak onetsi ditu; horien artean, zerga arloko epeak etetea edo luzatzea.

 

null 037 eredua: jarduera ekonomikoa daukaten pertsona fisikoak, sozietate zibilak, ondasun erkidegoak, jabeen erkidegoak eta errenta egozketaren araubidean dauden beste erakunde batzuk

037 eredua: jarduera ekonomikoa egiten duten pertsona fisikoak, sozietate zibilak, ondasun erkidegoak, jabeen erkidegoak eta errenta egozketaren araubidean dauden beste erakunde batzuk

Izapidetu

Epeak

Irekita

Alta

  • Epe orokorra: hilabetea jarduera eratu edo hasten denetik
  • Konturako atxikipenak eta sarrerak: kontura atxiki edo sartzeko betebeharra hasi aurretik
  • Batasunaren barruko eragileen erregistroa: Erregistroan inskribatzea ahalbidetzen duena gertatu baino lehen

Aldaketa

  • Epe orokorra: hilabete aldaketa aitorpena aurkeztera behartzen duena gertatzen denetik
  • PFEZ kalkulatzeko metodoak aukeratu, errebokatu edo salbuestea: dena delakoak ondorioak sortu behar dituen urteko martxoaren 1a baino lehen
  • BEZaren araubide bereziak: ondorioak eragin behar dituen urtearen aurreko abendua
  • Batasunaren barruko eragileen erregistroa: erregistroan inskribatzea ahalbidetzen duena gertatu aurretik

Baja

  • Hilabetea errentak atxikitzeko erakundea likidatu edo zergaduna hiltzen denetik

Informazio gehiago

Arabako Foru Aldundiak 50/2001 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera, hirugarren pertsonen izenean aitorpen-autolikidazioak aurkezteko baimendutako erakunde laguntzaileek (aholkularitza enpresak eta gestoriak) euren bezeroen errolda aitorpenak bete eta aurkeztu ahalko dituzte, haien borondatezko ordezkaritza  eskatu badute, gutxienez 2c mailan.

Kontaktua: Foru Ogasunaren bulegoak.

Joan Errolda Ereduen Laguntza Programara:

Zer behar dut?

    • Ziurtagiri digitala
    • BAKQ (ontzi jokoa)

"Informazio gehiago" atalean duzu Errolda Ereduen Laguntza Programara joateko sarbidea.

Izapidetu