EPEEN ETENALDIAREN AMAIERA

 

Administrazio-prozedurak

 

463/2020 Errege Dekretuak deklaratutako alarma egoera luzatzen duen maiatzaren 22ko 537/2020 Errege Dekretuaren 9. artikuluan adierazitakoaren arabera, amaiera ematen zaio administrazio epeak eteteari, 2020ko ekainaren 1etik aurrerako ondorioekin.

 

Zerga-prozedurak

Osasun larrialdiko egoerak ekonomiaren sektore kalteberenetan izan dezakeen inpaktua leuntzeko asmoz, Foru Gobernu Kontseiluak premiazko zerga neurriak onetsi ditu; horien artean, zerga arloko epeak etetea edo luzatzea.

 

null 203 eredua: foru araudiaren mendeko erakundeen ordainketa zatikatua

203 eredua: foru araudiaren mendeko erakundeen ordainketa zatikatua

Arabako foru araudiari lotuta dauden erakundeentzako sozietateen gaineko zergaren 203 ereduaren ordainketa zatikatua egitea. Araba, Bizkaia edo Gipuzkoako foru araudira lotuta dauden erakundeentzako sozietateen gaineko zergaren 203 ereduaren ordainketa zatikatuaren aurkezpena.

Izapidetu

Epeak

Irekita

Urriaren 1etik 25era

Informazio gehiago

Hartzaileak

Enpresak

Sozietateen gaineko zergaren zergadunak Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako araudiaren mendekoak, enpresa ertain edo handien araubidea aplikatzen zaienak.

37/2013 Foru Arauaren 13. artikuluan araututakoaren arabera, enpresa txiki edo mikroenpresatzat hartzen diren entitateek ez dute ordainketa zatikatua aurkeztu beharko, ez eta foru arau horretako 56. artikuluko 4. eta 5. apartatuetan ezarritako karga tasak (% 1 eta % 0, hurrenez hurren) ordaintzen dituzten entitateek ere.

Bizkaiko eta Gipuzkoako araudien menpeko erakundeak

Bizkaiko edo Gipuzkoako sozietateen gaineko zergaren araudien mende dauden erakundeek (Araban eragiketen bolumenean ordainketa zatikatua aurkeztu behar dutenek) euren administrazioen laguntza programen bitartez eskuratutako 203 ereduko fitxategiak igorriko dituzte egoitza elektronikoaren bidez. Fitxategi horiek ez dute bihurgailurik behar.

Araudia

Sozietateen gaineko Zergaren 37/2013 Foru Arauaren 130. bis artikulua eta Kooperatiben Zerga Erregimenari buruzko 16/1997 Foru Arauaren 23. bis artikulua.

411/2018 Foru Agindua, 203 eta 223 ereduak onesten dituena.

 

Zer behar dut?

Eredu honek ez du aurrez aurreko izapiderik onartzen. 

Informazio gehiago: Herritarrentzako arreta

Izapidetu