EPEEN ETENALDIAREN AMAIERA

 

Administrazio-prozedurak

 

463/2020 Errege Dekretuak deklaratutako alarma egoera luzatzen duen maiatzaren 22ko 537/2020 Errege Dekretuaren 9. artikuluan adierazitakoaren arabera, amaiera ematen zaio administrazio epeak eteteari, 2020ko ekainaren 1etik aurrerako ondorioekin.

 

Zerga-prozedurak

Osasun larrialdiko egoerak ekonomiaren sektore kalteberenetan izan dezakeen inpaktua leuntzeko asmoz, Foru Gobernu Kontseiluak premiazko zerga neurriak onetsi ditu; horien artean, zerga arloko epeak etetea edo luzatzea.

 

null 223 eredua: foru araudiaren mendeko zerga taldeen ordainketa zatikatua

223 eredua: foru araudiaren mendeko zerga taldeen ordainketa zatikatua

Sozietateen gaineko zergaren 223 ereduko ordainketa zatikatua egitea. Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako foru araudia bete behar duten talde fiskalentzako Sozietateen gaineko zergaren 223 ereduaren ordainketa zatikatua aurkeztea.

Izapidetu

Epeak

Irekita

Urriaren 1etik 25era. 

Informazio gehiago

Hartzaileak

Enpresak

Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako araudiaren mendeko zerga taldeak, enpresa ertain edo handien araubidea aplikatzen zaienak.

Bizkaiko eta Gipuzkoako araudien menpeko talde fiskalak

Bizkaiko edo Gipuzkoako sozietateen gaineko zergaren araudien mende dauden zerga taldeek (Araban eragiketen bolumenean ordainketa zatikatua aurkeztu behar dutenek) euren administrazioen laguntza programen bitartez eskuratutako 223 ereduko fitxategiak igorriko dituzte egoitza elektronikoaren bidez. Fitxategi horiek ez dute bihurgailurik behar.

Araudia

Sozietateen gaineko zergaren 37/2013 Foru Arauaren 130. artikulua (bis) eta Kooperatiben Zerga Erregimenaren 16/1997 Foru Araua 23. artikulua (bis). 

411/2018 Foru Araua, 203 eta 223 ereduak onartzen dituena. 

Zer behar dut?

Eredu honek ez du aurrez aurreko izapiderik onartzen. 

Informazio gehiago: Herritarrentzako arreta

Izapidetu