EPEAK ETETEA 

 

Administrazio-prozedurak

COVID-19ak eragindako osasun-krisia dela eta, kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duen 463/2020 Errege Dekretuaren Hirugarren Xedapen Gehigarrian, martxoaren 14koan, ezarritakoa betez, prozedurak izapidetzeko terminoak eta epeak eteten dira, aipatutako Errege Dekretuak indarrean egoteari uzten dion unean zenbaketa berriro hastea aurreikusiz, edo, hala badagokio, luzapena.

 

Zerga-prozedurak

Ekonomiaren sektorerik kalteberenetan izan dezakeen balizko inpaktua leuntzeko asmoz, 2/2020 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua onartu zen, martxoaren 18koa, zerga-izapide jakin batzuen etenaldia adostuz, baina EZ guztiena.

 

null TR Peaje Social AP-68 eus

AP-68ko bidesari sozialaren laguntza eskatzea

Epeak

Irekita

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Arabako udalerriren batean erroldatuta dagoela ziurtatzen duen agiria.
  • NANaren fotokopia.
  • AP-68ko bidesari soziala erakunde laguntzaileek (Kutxabank, Laboral Kutxa eta CaixaBank) emandako teleordainketa gailuekin soilik lot daiteke.
  • Arabako Foru Ogasunarekiko zerga betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria.
  • Gailura atxikitako ibilgailuen identifikazioa (matrikula); gehienez ere bi ibilgailu onar daitezke.
  • Gailuari atxikitako ibilgailuan jarduera ekonomiko batekin lotuta ez daudela egiaztatzen duen agiria.

Arabat Arabako Bideak - Vias de Álava

Vicente Goikoetxea, 1 -1

4. bulegoa

01008 Vitoria-Gasteiz

  • Ordutegia: 9:30etik 13:30era, astelehenetik ostiralera.