BAK zer da

BAK, online jaso dezakezun identifikazio digitala

 

Identifikatu zaitez izapideak egiteko Arabako Foru Aldundian edo Euskadiko edozein administrazio publikotan.

BAK sistemaren bidez, erabiltzailea eta pasahitza erabilita, erakunde publikoekin izapideak egin ahal dira. 

Lor ezazu zure BAK

 

Zer da BAK kodea?

BAK identifikazio bitarteko eta sinadura elektronikoko doako sistema da, izapideak online egin ahal izateko. Sistema erraza da, NAN/AIZ dokumentuarekin eta pasahitzarekin soilik formularioak betetzea ahalbidetzen dueña.

“Hodeian” dagoen ziurtagiri bat da, eta IZENPE erakunde ziurtagiri-emailearen pertsona fisikoei dago bideratuta, Dagoeneko BAKQ izanez gero, ez dugu BAK eskatu beharrik, izan ere, pasahitza berbera da.

Halaber, BAK lortzeko, ez duzu aurrez aurre aurkeztu beharrik. Arabako Foru Aldundiak prestatutako formularioan lor dezakezu, beheko irudian klik eginez.

Zer egin dezakezu?

Arabako Foru Aldundiak herritarrentzako zerbitzu digitalak hobetu nahi ditu, eta egunetik egunera izapide gehiago gaitzen ari da herritarrek behar dituzten beharrei eta gestioei erantzuteko.

Arabako Foru Aldundian, hauek egin ahal izango dituzu:

  • Errenta-aitorpenaren aurrekariak lortzea
  • Errentaren aitorpena ikustea eta baieztatzea
  • 2019ko errentaren aitorpena Ogasunari bidaltzea
  • Zerga ziurtagiriak lortzea

BAK eskuratzeko gida

Arabako Foru Aldundiaren egoitzak onartzen dituen identifikazio bitarteko digitaletako bat bera ere ez baduzu (ziurtagiri digitalak edo Izenperen BAKQ) eta Arabako zergaduna bazara, BAK eska dezakezu.

BAK eskatzeko, ez duzu aurrez aurre identifikatu beharrik, eta, hasteko, pertsonalizatutako aktibazio kode bat eskuratu behar duzu. Kode hori zergadun zaren foru aldundiaren web atarian eskura dezakezu. Horri esker, ez da beharrezkoa fisikoki inora joatea eskaera egiteko eta ziurtagiria eskuratzeko.

Bete formularioa, honako hauek adieraziz:

  • NANa (marratxorik eta punturik ez)

  • Jaioteguna (formatua: uuuu/hh/ee)

  • Posta kodea (5 digitu)

  • Atariaren zenbakia (zure helbidekoa, ez adierazi kalerik, pisurik edo letrarik)

  • 2018ko aitorpenaren emaitza (zenbatekoa adieraztean, idatzi bi dezimal komaz (,) banandurik eta ez idatzi milakoen bereizlerik (.), ezta zeinurik ere (+/-)

Azken datu hori egiaztatze datu osagarria da, aktibazio kodea on-line berehala jaso ahal izateko.

Idatzitako NANari buruzko datuak aldundiak eskatzaileari buruz dituen datuekin konparatuko dira:

  • NANak Izenperen BAK indarrean izanez gero, jakinarazi egingo zaizu eta pasahitza Izenperen webgunearen bidez berreskura dezakezula adierazi.
  • Daturen bat ez badator bat, errorea gertatu dela jakinaraziko zaizu eta ezingo duzu aktibazio kodea eskuratu. Orduan, zerga unitatearekin harremanetan jarri beharko duzu, helbidea edota jaiotza data berrikusteko edo eguneratzeko.
  • Datu guztiak bat badatoz, aktibazio kodea eskuratuko duzu: 
    • zuzenean pantailan, 2018ko errentaren emaitzaren zenbatekoa adierazi baduzu, edo

    • ohiko posta bidez jasoko duzu zure zerga egoitzan. 

Aktibazio kodeak AR (Araba) eta 12 digitu (zenbakiak eta letrak) ditu.

Lehenengo pauso honetan arazo teknikoren bat izanez gero, Aldundi Digitaleko Bezeroei Laguntzeko Zentroaren (BLZ) eska dezakezu laguntza, edo 902 100 513 telefonora deitu.
Oraindik zergaduna ez bazara eta aldundiak ez badu zuri buruzko informaziorik, ezingo duzu BAK eskuratzeko aktibazio koderik eskatu, eta egoitzak onartutako beste identifikazio bitarteko bat erabili beharko duzu, edo herritarrei laguntzeko bulegoak zabaldu arte itxaron.

Aktibazio kodea lortzen duzunean, BAK eskuratzeko eskaera egin dezakezu Izenperen webgune honetan.

Honako hauek izan behar dituzu eskura:

  • BAK aktibatzeko kodea

  • NANaren datuak: zenbakia eta iraungitze data

  • BAK pasahitza jasotzeko telefono mugikorra


1. DATUAK EGIAZTATZEA:

Idatzi eskatutako informazioa eskatzen zaizun formatuan:

  • NANa/AIZ

  • Jaioteguna

  • NAN/AIZ balioduna noiz arte, edo markatu "NAN iraunkorra"

  • Aktibazio kodea

  • Helbide elektronikoa

  • Telefono mugikorra, edo markatu "Atzerriko telefono mugikorra"

  • Markatu "Baimena ematen diot Izenperi"

Sakatu BALIOZKOTU, eta dena zuzen badago, behin-behineko pasahitza jasoko duzu SMS baten bidez idatzi duzun telefono mugikorrean.


2. PASAHITZA ALDATZEA:

SMS bidez jaso duzun pasahitza idatzi behar duzu eta zuk bakarrik jakingo duzun eta erraz oroituko duzun behin betiko pasahitza.

Oharra: Uneren batean pasahitza aldatu nahi baduzu, sartu hemen


3. Autentifikatzea

Behin onartuta, Giltza plataforman sartuko zara eta autentifikatu egin beharko duzu zure NANaren zenbakiaren eta aurreko pausoan ezarritako behin betiko pasahitzaren bidez.


4. BAK JAULKITZEA

Pantaila honetan, baldintzak onartzea besterik ez zaizu geratzen; BAKari lotutako ziurtagiria sortuko da eta BAK jaulkitzeko prozesua amaituko.

Zure BAK identifikazio gakoa erabil dezakezu jada, 2019ko aitorpenarekin lotutako izapideak egiteko (aitorpen proposamena ikusi, onartu...), bai eta Arabako Foru Aldundiko eta beste euskal administrazio publiko batzuetako izapideak egiteko ere.

 

Bigarren pauso honetan arazo teknikoren bat izanez gero, Izenperen Bezeroei Laguntzeko Zentroaren (BLZ) eska dezakezu laguntza: cau-izenpe@izenpe.eus edo 900 840 123 / 945 016 290.

Berehala lortu nahi duzu BAK kodea?

Zuzenean egin dezakezu zure ordenagailutik, baldin eta formularioan sartzen baduzu 2018ko errenta-aitorpenaren emaitza. Hala, berehala lortuko duzu aktibazio kodea.

Azkenik, kode honekin zure BAK eskuratu ahal izango duzu Izenpe formularioa betez, zure datu guztiak balidatu ahal izateko.