Ohiko galderak

  • Mailegu atala (1. eta 2. solairuak)

Apalategiak askatasunez erabiltzeko eremuetariko bat edukitzeaz gain, erabiltzaileei Katalogoa eskuratzeko aukera eskaintzen zaie, kontsultako 6 terminalen bitartez (OPAC).

Sail honetan dokumentuen mailegu eragiketak formalizatzen dira, nagusientzako formatu desberdinetan (liburuak, musika, ikus-entzunezko liburuak, baliabide elektronikoak CD-ROMean edo DVD-ROMean, zinea, etab.) jarraibide batzuen arabera.

Erabiltzaile txartelaren kudeaketa ere hementxe egiten da.

  • Etxerako mailegua:

Mailegu zerbitzuak era guztietako materialak aurretiaz ezarritako aldian etxean irakurtzeko eta kontsultatzeko aukera ematen dio jendeari, liburutegiko sail desberdinetatik:

 

Dokumentu mota Zenbat Epea

Liburuak edo ikus-entzunezko liburuak (LA)

6

21 egun (berriztagarriak) *

E-reader

1

21 egun (berriztagarriak) *

TV sailak

2

21 egun

DVD

3

7 egun

Disko trinkoak - musika

3

7 egun

Aldizkariak

3

7 egun


 

 

(*) Irakurketa amaitu ezean, liburuen mailegua 21 egunerako berrizta daiteke, bai interneten bidez, bai bertara joanda edo bai 945-18 19 44 telefonora deituta, goizean 9:00etatik 14:00etara, eta arratsaldean 16:00etatik 17:00etara. Liburua erreserbaturik dagoenean, ezin daiteke berriztatu

Udan, ekainetik irailera bitartean, mailegu politika aldatu egiten da: salbuespenez, erabiltzaile bakoitzak liburuak erabiltzeko aldia malguagoa da, 21 eguneko aldia nahikoa izan ezean, eta hori berariaz adierazi behar da mailegua eskatzeko unean. Mailegu politika hau aplikatzen da berritasunak ez diren ez irakurrienen artean dauden liburuetan soilik.

  • Taldeko txartela (erakundentzat):

Kontsultatu liburutegian taldeko txartelaren ezaugarri bereziak.

 

Deskarga-gunea

Sakatu hemen maileguaren berriztapena egin jakiteko. 

Liburuek, DVDek, diskoek… bizkarrean daramaten kodea da, apaletan ordenan jarri ahal izateko.

Liburutegiko katalogoan bilatu dugun liburu bat apalean lokalizatu nahi dugunean, Aleak atala begiratu behar dugu eta, horren barnean, Katalogo zenbakia laukia (ikus irudia). Katalogo zenbakia zifrez eta hizkiez osatuta egon daiteke, esaterako, N CER don, 75 GOY edo 159.9 ROJ cen.: N CER don, edo   75 GOY, edo 159.9 ROJ cen.

 

Erosteko iradokizuna da. Erabiltzaileek liburutegi publiko batean egotea interesgarria eta egokia dela irizten duten liburu, disko, filma eta abar erostea iradoki diezaiokete kultura etxeari. Iradokizun hauek mailegurako mahaian eskuragarri dauden formularioen bidez egin daitezke.

Ez dira desideratak erreserbekin nahastu behar: guk nahi dugun liburua beste irakurle bati maileguan utzita badago, orduan erreserba egingo dugu. Une horretan ale horren erreserba gauzatuko da (itxaron zerrendan jarriko gara) eta, liburua itzuli dutenean, eta guk hartzeko moduan dagoenean, liburuzainek jakinaren gainean jarriko gaituzte.
 

Kultura etxeak erabiltzaileek egindako desiderata guztiak jasotzen ditu. Ondoren, funtsen erabilgarritasuna eta erosteko irizpideak kontuan hartuta, material hori erosi, edo aitzitik, eskaera baztertu egingo da.

Bai, baldin eta zure datuak gure datu basean badaude. Galdetu mailegurako mahaian liburutegiko bazkide gisa agertzen zaren ala ez.

Agiriak maileguan etxera eramateko eta interneterako sarbidea duten ordenagailuak erabiltzeko kultura etxeko karneta aurkeztu behar da. Dagoeneko kultura etxeko bazkidea bazara, Liburutegien Udal Sareko karneta (Judizmendi…), Herritarren Udal Txartela, ONA txartela edo Izenpe txartela ere aurkeztu ahal dituzu.

Ez bazara inoiz kultura etxeko bazkide izan baina karnet hauetakoren bat badaukazu, baliozkotu egin dezakezu. Horretarako, eskaera orri bat bete besterik ez duzu egin behar. Ondoren, aipatutako edozein karnet aurkeztuta, kultura etxeko zerbitzu guztiak erabili ahal izango dituzu.

Erabiltzaileak liburuak aldi berean edo banan-banan eraman ahal ditu Kultura Etxetatik etxera. Liburuak aldi berean hartu arren, ez dago zertan denak batera itzuli. Kontsultatu ahala itzul daitezke.

Kontuan hartu behar den gauza bakarra itzultzeko eguna da. Egun hori gaindituz gero, irakurleak ezingo du agiririk maileguan eraman egun batzuetan. Zigorraren egun kopurua honakoen araberakoa izango da: epea zenbat egunetan gainditu den eta epea gaindituta itzuli den agiri kopurua.

Liburutegiak erabiltzaileen dohaintzak onartzen ditu. Kontsultatu hemen liburuak, DVDak eta abar onartzeko irizpideak.