Esku artean - 2019ko abendua

  • Kalbarioa
  • Pintura taula gainean
  • XVII. mendea
  • Zumarreko Andre Mariaren baseliza.
  • Quintanilla Gaubea, Araba

Arte ondasun bat zaharberritzeko ekintza da, Quintanilla Gaubeako Administrazio Batzarrak sustatua, Arabako Foru Aldundiaren Kultura eta Kirol Sailak helburu horrekin deitutako dirulaguntzen esparruan.
Honako hau izan da tratamendua: polikromia finkatzea, itsatsitako zikinkeria kentzea, eraikuntza osagaiak finkatzea, iztukatzea eta leheneratze kromatikoa.

 

Esku artean - 2019ko azaroa

  • Arkitekturari goratzarrea XIV

  • Eduardo Chillida.

  • 1994.

  • Altzairua.

  • Artium. Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa. Vitoria-Gasteiz.

Eskultura kanpoko aldean dago eta, horregatik, sarri pairatzen ditu ekintza bandalikoak gainazalean. Kasu honetan, substantzia lodi bat isurtzean piezaren alde batzuk zipristindu ziren. Horiek aztertu ondoren, gutxien itsatsita dauden lekuetan mekanikoki kentzen dira eta disolbatzaileak erabiliz gainerako geruza.


Esku artean - 2019ko urria

  • Aurpegi erdiko maskara –menpo– sudur desmuntagarriduena.

  • Beltzez eta gorriz lakatutako burdina,
    kobrea, zeta eta zaldi-zurda.

  • 679 zbk. samurai armadura.

  • XIX. mendea

  • Arabako Arma Museoa (Arabako Foru Aldundia)

Ongi kontserbatua. Laka beltzaren argi-oxidazioa ageri du, eta falta zaizkio sudurreko pieza masailekin lotzen duten L erako gakoetako bat eta esekitze kordoia. Azaleko hauts koipetsua kendu da, gantxoa berriz ipini zaio kako-iltze ebaki bat itsatsiz, eta hutsuneko kolore beltza leheneratu da.


Esku artean - 2019ko iraila

  • 1 argazkia. Aurreko esku hartzeak egiteko tekniken azterlana eta zehaztapena infragorrien erreflektografiatik abiatuta.

  • 2 argazkia. Obraren tratamenduan zehar lortutako informazio guztiaren datu basean erregistratzea.

  • Zaharberrikuntza Zerbitzua

Obraren gaineko tratamendua hasi aurretik, dirauen bitartean eta gero, egiteko garrantzitsuak beteko dira: ingurumeneko datuak hartu, dokumentazio grafikoa eta argazkiak, azterlan mikroskopikoa, zaintze egoeraren diagnosia, analisi fisikoak eta kimikoak eta memoria oso bat egitea, behar den modura kontserbatzeko gomendioak jasota.


Esku artean - 2019ko abuztua

  • San Migelen erretaula

  • Zurezko tailla polikromatua eta urreztatua

  • Tomás de la Peñpa eta Juan de Jócano.

  • XVIII. mendea

  • San Migelen baseliza. Etxegoien, Araba

Arte ondasun bat zaharberritzeko ekintza da, Etxegoiengo Administrazio Batzarrak sustatua Arabako Foru Aldundiaren Kultura eta Kirol Sailak helburu horrekin iragarritako dirulaguntzen esparruan. Hona hemen tratamendua zer izan den: berniza eta birpinturak kentzea, polikromia finkatzea, euskarria sendotzea, xilofagoen kontrako tratamendua eta multzo osoaren azken babesa.


Esku artean - 2019ko uztaila

  • Oinetako zolak
  • Lamua
  • Hainbat garaitakoak
  • Ermuko Andre Mariaren Santutegia (Laudio)
  • Arabako Arkeologi Museoa. BIBAT
  • Arabako Foru Aldundia

Oinetakoak nekez kontserbatzen dira egoera onean ehorzketetan. Ermuko Andra Mariaren Santutegian (Laudio) egindako esku hartze arkeologikoan larru eta artelazkizko oinetakoen zola eta zati asko berreskuratu dira, nahiko ondo kontserbatuak, zoruaren ezaugarri anaerobikoak direla eta (oxigeno urriko zorua). Zailtasunik handiena izan da lortzea piezak ez zitezela azkar lehortu eta deformatu.


Esku artean - 2019ko ekaina 

  • FOTO ARQUÉ eta beste batzuk
  • 1222 positibo
  • Gelatina DOP
  • 1940tik 1960era
  • Arabako Lurralde Historikoko Agiritegia
  • Arabako Foru Aldundia

2007an, argazki materialen lote bat erosi zen ALHArako, eta haien artean 1222 positibo zeuden.
Biribilkiak eginik zeuden, 100 pieza inguru. Modu horretan egonik, denborarekin euskarria desitxuratu egin zen haren jatorrizko forma laua galduz. Ezin zen erabili, ez eta egoki kontserbatu ere. Hortaz, lautu egin zen. Irudian ikusten da nola mekanikoki lautu zen bihurgailuaren bidez.


Bibat museoak 10 urte

  • 10 urte baterako jardunak egiten
  • 10 urte Ondarea zaintzen

2019an 10 urte bete dira Arkeologia Museoa eta Fournier Karta Museoa batzen dituen BIBAT museogunea sortu zenetik. Orain eta beti, BIBAT eta Zaharberrikuntza Zerbitzua elkarrekin lanean ari dira Arabako Kultura Ondarea eratzen duten kultura ondasunak babestu eta onik zaintzeko.


Esku artean - 2019ko maiatza

  • Andre Mariaren Jasokundearen erretaula nagusia
  • Guiot eta Juan de Beaugrant, Mateo Araoz
  • Zurezko tailu polikromatua eta urrekara
  • XVI. mendea
  • Jasokundeko Andre Mariaren eliza.
  • Bilar. Araba

Elizaren sakristian 2016an egondako suteak erretaularen kontserbazio egoerari eragin zion. Kea eta kedarra obraren azaleran ezarrita geratu eta geruza koipetsu bat sortu zen, kaltegarria dena geruza piktorikoarentzat; horregatik, hain zuzen ere, egiten ari da zaharberritze esku hartzea.


Esku artean - 2019ko martxoa

  • Bilboko defentsaren domina 4 orratzekin
  • III. Karlistaldia
  • Egilea: Genaro Castells
  • Brontzea, zeta, zilarra eta letoia
  • 1875eko uztailaren 17a
  • Arma Museoa
  • Arabako Foru Aldundia

Domina Bilboko armarriaren bertsio subertsiboa da. Egoera onean dago, nahiz eta belarriaren orratza falta den. Zetak kolorea galdu du, eta zilarra sulfuratuta dago. Egindako tratamendua: erdi garbiketa bat egin zaio zilarrari guduen izenak nabarmentzeko, kobre gatza zuten bi gune txiki garbitu dira, koipea kendu zaio, eta metalak babestu dira.


Esku artean - 2019ko otsaila

  • Paper margotuz apaindutako atea
  • Errepikatzen den motiboa: eszena medailoia
  • Erliebean grabatutako egurrezko plantxaz egindako inprimaketa, lau koloretan, artisau paper berjuratu eta eskuz koloreztatuaren gainean.
  • XVIII. mendearen amaiera
  • Martiodako (Araba) Hurtado de Mendozatarren dorretxea

Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzuak finantzatu ditu atearen inguruko aholkularitza teknikoa eta tratamenduaren ikuskapena. Lekuz kanpo zegoen atea dorrera itsatsitako pabilioi batekoa zen. Leku hori otorduetarako estalpe gisa edo ospakizunak egiteko erabiltzen zuten. Zenbait zatitan, papera kolorge dago, ilun, zikin eta desitsatsita, hainbat arrazoirengatik. Metalezko, egurrezko eta paperezko elementuetan esku hartu da. Irudian ikus daiteke paperaren kolatua kentzeko lanaren xehetasuna, ondoren tratatu ahal izateko.


Esku artean - 2019ko urtarrila

  • Gai alegorikoari buruzko tapiza
  • Troiako gerrari buruzko seriea
  • Anonimoa
  • Artilea, zeta eta lihoa
  • XVII. mendea
  • Etxe-Jauregia
  • Arabako Foru Aldundia

Tapizaren kontserbazio egoera kaskarra zen, oro har: zikinkeria, deformazioak, urratuak eta aurretiko esku hartzeak. Tratatzeko honako prozesu hauek gauzatu dira: garbiketa mekanikoa, kaltegarriak ziren aurretiko esku hartzeak desegitea, ehuna lerrokatzea, forrua egitea eta erakusketa sistema berri bat jartzea.