Eduki publikatzailea

Parketxe gorbeia

Ezagutu parketxea

Gorbeiako Parke Naturalak bi parketxe dauzka: bat Araban eta bestea Bizkaian. Bi zentroek honako baliabide hauek dituzte:

Baliabideak

  • Intrepretazio-panelak, multimedia proiekzioak…
  • Parkearekin lotutako materialaren banaketa eta salmenta.
  • Profesional espezializatuak.

Gorbeiako Parke Naturaleko Parketxea Araban

Gorbeiako Parke Naturalak 2 parketxe ditu, bat Bizkaiko isurialdean eta bestea Arabakoan.

Parkearen Arabako isurialdean Sarriko Parketxea dago. Sarritik kilometro eta erdira dago, La Central izeneko aurkintzan, aisiagunearen eta aparkalekuaren alboan. Han daude bisitarientzako harrera eta arreta, naturaren interpretazio eta ingurumen hezkuntza zerbitzuak, bai eta parkeko langileentzako bulegoak ere.

Gasteiz eta Bilbo lotzen duen N-622 errepidean 17 irteera hartuz, Murgia herrira heltzen da. Hortik, Sarriara abiatuko gara A-4414 errepidetik. Sarriako elizan, ezkerretara jo eta Parke Naturaleko seinaleak jarraituz Parketxeraino irisiko gara.

Eraikin nagusiak lau gune ditu, eta ez daude banatuta bitarteko fisikoekin. Sarrerako atetik igarota, eraikina erabat zeharkatzen duen behetik gorako korridore batetik sartzen da haietara.

Sarrerako atearen ezkerraldean dagoen gunean, mendigunearen interpretazio maketa dago, zeinak, lokuzio grabatu baten bidez, besteak beste parkearen paisaia, geologia eta kultura ezaugarri garrantzitsuenak laburbiltzen baititu.

Sarreraren eskuinaldean harrera mahaia dago. Gorbeiako Parke Naturalari eta Arabako Eremu Babestuen Sareari buruzko informazio guztia eskaintzen da hemen. Gainera, Arabako parke naturalen gainean organo kudeatzaileak argitaratzen dituen produktuak saltzen dira. Tokiko produktu batzuk ere saltzen dituzte, hala nola inguruko hainbat ekoizleren eztia eta gazta.

Interpretazio erakusketa

Korridore nagusian aurrera jarraituta, interpretazio erakusketa dago. Erakusketa autogidatu interaktiboa da. Urteko lau urtaroetan banatuta dago, eta paisaian eta animalien eta gizakien portaeran urtean zehar gertatzen diren aldaketetako batzuk erakusten ditu. Urtaro bakoitzak panel eta elementu sorta bat du, bisitariak eskuztatu eta aurkitu ditzakeenak. Haietatik bat nabarmentzekotan, oreinaren orroaldiari eskainitako atala da.

Proiekzio aretoa Parketxearen atzealdean dago. Areto hori 51 lagunentzako da. Bi bideo proiektatzeko aukera dago, bata helduentzat, 30 minutu ingurukoa, eta bestea marrazki bizidunena, zabalkunde handiagoa daukana, 20 minutu ingurukoa. Biak EAEko bi hizkuntza ofizialetan ematen dira. Bideoak ikusteko ez dago ordutegi finkorik, eta jendeak noiz ikusi nahi duen, orduan eskatzen du.

Esparruko arauak

  • Natura guneko langileen jarraibideak bete behar dira uneoro, eta horrelako tokietara bisita egiteko gutxieneko kortesia arauak bete behar dira.
  • Parketxearen barruan ezin da arineketan egin, oihu egin, jan eta edan.
  • Ezin da ezer lurrera bota, ez barruan ez kanpoan. Horretarako, zaborrontziak eta edukiontziak daude.
  • Debekatuta dago erretzea esparru guztian.
  • Erakusketetako elementuak eta altzariak kontuz erabili behar dira, eta ezin daitezke lekuz aldatu.
  • 8 urtetik beherakoak heldu batekin joan behar dira.
  • Errespetatu gela bakoitzeko gehienezko lekuak.

 

Arabako parketxea
Arabako parketxea

Gorbeiako Parke Naturaleko Parketxea Bizkaian

Nola iritsi:

Bilbo Gasteizekin lotzen duen N-240 errepidea hartu beharko dugu, Areatzako irteerara iritsi arte. Parketxea herriko plazan dago, udaletxearen ondoan.

Posta helbidea:

  • Gorbeiako Parke Naturalaren Interpretazio Zentroa
  • Gudarien Plaza, z/g - 48143 Areatza, Bizkaia

Jendeari arreta emateko ordutegia eta harremanetarako datuak:

Ordutegia: egunero, 10:00-14:00 eta 16:00:00-18:00

Parketxe-BIZKAIA
Parketxe-BIZKAIA
Parketxe-BIZKAIA
Parketxe-BIZKAIA
Parketxe-BIZKAIA

JENDAURREKO ARRETA 

Harremana

Telefonoa: 945 386 964 / 688 629 932

e-maila: parquegorbeia@parques.araba.eus 

Ordutegia

Neguan (urritik martxora):

  • Asteartetik ostiralera, 9:00-15:00
  • Larunbat, igande eta jaiegunetan, 10:00-14:30 eta 15:30-17:30

 

Udan (apiriletik irailera):

  • Asteartetik igandera, 10:00-14:30 eta 16:00-19:00