CAB normativa Gorbeia eu

Araudia

Normtiva PN gorbeia eu 1

Martxoaren 8ko 40/2016 Dekretuaren bidez, Gorbeia (ES2110009) kontserbazio bereziko eremu izendatu da eta naturagune babestua kontserbatzeko neurriak onartu dira.

 

Gorbeia izenez ezagutzen den lurralde honetako zatia, natura eremua Parke Natural izendatu zen, ekainaren 21eko 228/1994 Dekretuaren bidez, Natura Baliabideen Antolamendurako Plana (NBAP) onartu ondoren ekainaren 21eko 227/1994 Dekretuaren bidez. Halaber, martxoaren 31ko 66/1998 Dekretuaren bidez, Parke Naturala Erabili eta Kudeatzeko I. Plan Zuzendaria onartu zen.

 

Natura 2000 Sarea osatzen duten naturagune babestuei dagokienez, apirilaren 15eko 1/2014 Legegintzako Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen testu bategina onartzen duenak, 22.5. artikuluan, ondokoa ezartzen du: “Lurralde historikoetako foru-organoek kudeaketa-jarraibideak onartuko dituzte, kontserbazio-helburuak oinarri hartuta, honako hauek jasoko dituztenak: eremuak kontserbazio-egoera egokian mantentzeko neurri egokiak, habitat naturalak eta espezieen habitatak hondatzea ekiditeko neurri egokiak eta inguru horien izendapena bultzatu duten espezieei eragiten dieten aldaketak ekiditeko neurriak”.

 

Artikulu horretan ezarrita dagoena betetzeko, Gorbeia (ES2110009) KBE Kudeatzeko Gidalerro eta Neurriak ezartzen dira. Neurri horiek kontserbazio helburuak dauzkate, hain zuzen ere KBE izendatzeko Dekretuaren II. Eranskinean, ‘Gorbeia (ES2110009) KBEko kontserbaziorako informazio ekologikoaren, helburuen eta arauen eta jarraipen programaren dokumentua’ izenekoan ezarritakoak, eta II. Eranskin horretan identifikatutako funtsezko kudeaketa elementuen arabera egituratzen dira.