Eduki publikatzailea

Visita la casa del parque

Ezagutu parketxea

Ezagutu parketxea

Izkiko parke naturalaren parketxea Korres herrian dago, hots, parkearen barruko biztanlegune bakarrean. Haraino iristeko bide nagusia Gasteiz eta Lizarra lotzen dituen A-132 errepidea da, Maezturaino joanda. Bertan, norabide seinale batek Korreseraino doan A-4124 errepidea adieraziko digu. Erraz-erraz igarriko dugu parketxearen eraikin modernoa; horren inguruan 16 auto uzteko aparkalekua dago.

A-4124 errepidetik joanda, Durruma Kanpezurantz, gutxi gorabehera, parketxetik kilometro batera, parke naturalaren atsedenlekua dago. Bertan, 60 autorentzako lekua, mahaiak, barbakoak, zabuak eta komunak daude. Bestalde, Korresetik ere irits daiteke atsedenlekura, ikustegitik behera doan 400 metroko bidetik joanda.

Casa del parque natural de Izki
Casa del parque natural de Izki
Casa del parque natural de Izki

JENDAURREKO ARRETA

Harremana

Telefonoa: 945 41 05 02

e-posta: parqueizki@parques.araba.eus 

Ordutegia

Neguan (urritik martxoa):

  • asteartetik ostiralera, 10:00-14:30 eta 16:00-18:00
  • larunbat, igande eta jaiegunetan, 10:00-14:30 eta 16:00-18:00

Udan (apiriletik irailera):

  • asteartetik igandera, 10:00-14:30 eta 16:00-19:00
  • Oharrak: astelehenetan itxita.

Otras actividades

Ruta cercana

Jardueren agenda

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Jardueren agenda

Ikusi gehiago